(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

VI. Turismo Gala Zugarramurdiko leizean egingo da
osteguna, 2010.eko apirilak 15

Ekitaldia amaitzeko, akelarre bat antzeztuko da


Transcripción textual del video

Zugarramurdiko leizea, datorren astelehenean, apirilak 19, VI. Turismo Galaren agertokia izango da. Leku horretan 2010eko Nafarroako Erresuma Turismo sariak emango dira. Horien bidez, Departamentuak sektore horren lana aitortzen du. Ekitaldia 13.00etan hasiko da agertoki paregabe honetan, herriko 31 biztanleri sorginkerian aritzea leporatu zitzaien dataren 400. urteurrena baita. Gala astelehean berean ikusi ahal izango da 22.15ean, Canal 6 telebista-katean.

 Turismo jaiak Nafarroako turismo-sektoreko profesional ugari bilduko ditu, baita agintariak eta eragile ekonomiko eta sozialak ere. Bertaratuek ikusi ahal izango duten ekitaldien programara Nafarroako turismo-proposamen batzuk bilduko dira: Sorginkeriaren Ibilbidea, Karlismoaren Ibilbidea eta 2010eko Jakobear Urtea.

Zugarramurdi leizearen apaindura Turismo Galarako.

Zugarramurdi leizearen apaindura Turismo Galarako. ( irudia handitu )

Zugarramurdiko leizea, datorren astelehenean, apirilak 19, VI. Turismo Galaren agertokia izango da. Leku horretan 2010eko Nafarroako Erresuma Turismo sariak emango dira. Horien bidez, Departamentuak sektore horren lana aitortzen du. Ekitaldia 13.00etan hasiko da agertoki paregabe honetan, herriko 31 biztanleri sorginkerian aritzea leporatu zitzaien dataren 400. urteurrena baita. Gala astelehean berean ikusi ahal izango da 22.15ean, Canal 6 telebista-katean.

Turismo jaiak Nafarroako turismo-sektoreko profesional ugari bilduko ditu, baita agintariak eta eragile ekonomiko eta sozialak ere. Bertaratuek ikusi ahal izango duten ekitaldien programara Nafarroako turismo-proposamen batzuk bilduko dira: Sorginkeriaren Ibilbidea, Karlismoaren Ibilbidea eta 2010eko Jakobear Urtea.

Ekitaldian animazioko “Akerbeltz” film laburra aurkeztuko da eta, amaitzeko, akelarre bat antzeztuko da. Horrez gain, egun horretan Zugarramurdiren ondoko turismo-ekipamendu batzuk doan irekiko dituzte, bertaratuek ingurua ezagutu ahal izan dezaten. Modu horretan, ekitaldiaren aurretik eta ondoren, Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Urdazubiko leizeak eta Urdazubiko monastegia bisitatu ahal izango dira. 15.00etatik aurrera Baztango Jorge Oteiza Museo Etnografikoa, Elizondon, eta Bertiz Jaurerriko Lorategi Botanikoa (Oieregi) irekiko dira.

Bertaratuei leku horretara joatea errazteko, autobusen zerbitzu berezia antolatu da Nafarroako herri nagusietatik eta bost ibilbide izango ditu. Haien ibilgailuetan doazen pertsonentzat aparkalekuen inguruak prestatuko dira.

2010eko edizioko sarituak

Oraingoan, Kultura eta Turismo Departamentuak Nafarroako Turismo Kontseiluak proposatuta ematen dituen sariak erakunde eta ekipamendu hauek jaso dituzte. “Toki entitateak, turismo partzuergoak eta elkarteak” kategorian, Nafarroako Turismo Elkarte eta Erakundeen Federazioak jaso du saria. Federazioaren lanen artean Nafarroako Landa Ostatuen gida urtero argitaratzea aipatu behar da; gida horretan Foru Komunitateko landa-ostatu guztiak katalogatuta daude. Horrez gain, turismoarekin lotutako produktuak eta jarduerak sustatzen ditu eta azoketan eskaera handia izaten du.

Ostatuen kategorian, Erriberriko La Joyosa Guarda hotelak jaso du saria edizio honetan. XVIII. mendeko jauregi-etxea da eta 24 logela ditu. Erriberriko hirigunean dago eta hiriaz gozatzeko abiapuntua da (Errege Jauregia, upategiak, mahastien eta ardoaren museoa), baita Nafarroa Erdialdetik ibilbidea egiteko ere.

Iruñeko Enekorri jatetxeak Jatetxeen kategorian saria jaso du. Establezimendu horrek Turismo Kalitatearen Q ziurtagiria du 1987tik eta oraintsu lokalean egindako lanen bidez sukaldea eta jantokia bateratu ditu. Ardoak eta likoreak eta sukaldea bistan daudenez, balio gastronomikoek gehiengo protagonismoa dute.

Bestalde, Congresos Navarra izenekoak zerbitzu turistikoen gaineko ikerketa, zerbitzu horien garapena eta berrikuntza eta zerbitzu horiek ematea kategoriako saria jasoko du. Kongresuen antolaketa profesionalean aritzen den enpresa honek 21 urte egin ditu lanean. Besteak beste, kongresuak, sinposioak, jardunaldiak, konbentzioak antolatu, produktuak aurkeztu eta inaugurazioak egiten ditu.

Aurten aipamen berezia Done Jakue Bidearen Lagunen Nafarroako elkarte guztientzat izan da: Iruñakoa, Urdazubi-Baztanekoa, Estella-Lizarrakoa, Tuterakoa eta Los Arcoskoa. Jakobear urtean elkarte horiek egindako lana azpimarratu nahi izan da, luzaroan Bidea babestu baitute, jakobear kultur lana egiten baitute eta erromesaldiak sustatzen baitituzte. Horrez gain, erromesak hartzean eginkizun berezia dute.

Aurreko edizioko sarituek aurtengo sarituei trofeoa emango diete. 2009ko edizioan Plazaola Turismo Partzuergoa, Nafarroako Kanpinen Elkartea, Cederna-Garalur Elkartea, Bardeako Aire Hotela, Molino de Urdániz jatetxea eta CR Listen izan ziren sarituak. Ohorezko aipamena José Luis Muniáin iruindarrari eman zitzaion, ostalaritzaren arloan erretiroa hartu baitzuen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2010eko Nafarroako Erresuma Turismo Sariak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa