(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua Abortuaren Legeari konstituzio kontrakotasuneko helegitea jartzeko izapideak egiten hasi da astelehena, 2010.eko apirilak 19

Erkidegoen eskumenez jabetzea argudiatuko dute, besteak beste


Transcripción textual del video

Gaur goizean, prentsaurrekoan, Maria Kutz Peironcely kontseilariak azaldu du Nafarroako Gobernuak erabaki duela sexu eta ugalketa osasunari eta haurdunaldiaren borondatezko eteteari buruzko legeari helegitea jartzea, konstituzioaren kontrakoa dela irizten diolako. Kontseilariak esan duenaren arabera, legeak Nafarroako foru erkidegoak osasun arloan dauzkan eskumenak urratzen ditu.

Carlos III jauregiaren fatxada

Nafarroako Gobernuak hasi ditu Abortuaren Legeari konstituzio kontrakotasuneko helegitea jartzeko izapideak

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak onartu du martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoari konstituzio kontrakotasuneko helegitea jartzeko izapideak hastea. Lege hori da, hain zuzen, sexu eta ugalketa osasunari eta haurdunaldia nork bere borondatez eteteari buruzkoa. Akordioa Nafarroako Kontseilari bidaliko diote, kontseilukideek aginduzko txostena egin dezaten, presaz, helegitea aurkezteko azken eguna ekainaren 3a baita.

Gaur goizean, Maria Kutz Peironcely Osasun kontseilarik konstituzio kontrakotasunaren arrazoiak eman ditu: erkidegoen eskumenez jabetzea, osasun prestazioa antolatzeko ezintasuna, osasun sistema nazionalaren osotasuna haustea eta Europako zuzenbide printzipioak urratzea, besteak beste.

Hala, helegite proposamenean azaldu dute Nafarroako Gobernuak erkidegoko osasun zerbitzuen antolaketa, funtzionamendu eta plangintzaren gainean dauzkan eskumenak 1978ko Espainiako Konstituzioaren 149. artikuluan daudela jasota, baita Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoaren 53. artikuluan ere.

Besteren eskumenak hartu dituzte, hain zuzen, lege organikoaren bosgarren azken xedapenean. Xedapen horrek dio bermatuko dela haurdun dauden emakumeei prestazioa dagokien foru erkidegoko osasun sare publikoan edo sare horri lotutako zentroetan emango zaiela, emakumeek hala eskatzen badute.

Halaber, Nafarroako Gobernuaren iritziz, legegileak, xedapen horretan, legearen 18. eta 19. artikuluetan ezarritakoaren kontrakoa esaten du. Izan ere, 18. artikuluak dio prestazio hori osasun sistema nazionaleko zerbitzuen zorroan sartuko dela eta osasun zerbitzu publikoek, dagozkien eskumenen esparruan, prestazio hori jasotzeko eskubidea bermatuko dutela. Orobat, 19. artikuluak dio haurdunaldiaren borondatezko etetea osasun sare publikoko edo sare horri lotutako zentroetan eskainiko dela. Artikuluaren arabera, gainera, zerbitzu publikoak prestazio hori ezin badu eman, haurdun dauden emakumeek estatuan bermatutako edozein zentrora jo dezakete.

Labur esateko, helegite proposamenaren arabera, osasun sistema nazionaleko zerbitzu komunen zorroa bermatu behar da; berdin dio prestazioa bitarteko publiko edo hitzartuekin eman, emakumeen eremu geografikoan edo beste batean, baldin eta bidaltze mekanismoak bermatzen badira.



Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa