(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Justizia arloko eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek Caamaño ministroari Iruñeko Adierazpenaren ondorioak helarazi dizkiote asteartea, 2010.eko apirilak 20

Caballero kontseilaria Ministerioak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak osatzen duten baterako batzordearen bileran egongo da gaur arratsaldean Madrilen


Javier Caballero Martínez lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria Justizia arloko eskumenak dituzten hamaika autonomia-erkidegoek Francisco Caamaño ministroarekin egindako bileran egon da, Iruñeko Adierazpenaren ondorioak jorratzeko. Adierazpen horretan, kontseilariek langileen arloko eskumenen transferentzia eta doako laguntza juridikoaren eraldaketa eskatzea adostu zuten.

Caballero kontseilariak autonomia-erkidegoetako Koordinazio Batzordeak urtarrilean Iruñean egindako bileraren ostean eskatu zuen topaketa hau, bilera hartan ondorioen agiria adostu baitzen. Gaur arratsaldean, Adierazpen horretara bildutako puntuak eta bulego judiziala ezartzeari lotutako beste gai batzuk eztabaidatzeko, Justizia Ministerioak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) osatzen duten baterako batzordea Kontseiluaren egoitzan bilduko da Justizia arloko eskumenak dituzten autonomia-erkidegoetako kontseilariekin (Aragoi, Asturias, Kanariar uharteak, Kantabria, Katalunia, Madril, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Valentziako Erkidegoa).

Koordinazio Batzordearen jardunaldiak urtarrilaren 28an eta 29an egin ziren Iruñean, bi gai handiren inguruan, ‘Justiziaren eraldaketa’ eta ‘Doako Justizia’. Zehatz esanda, autonomia-erkidegoek azpimarratu zutenez, bulego judizial berriaren ezarpen-prozesuan arrakasta izateko ezinbestekoa da “sakontasunez eta modu erabakigarrian aurrera egitea” Justizia Administrazioko langileen arloko betearazpen eta kudeaketa eskumenak “benetan” transferitzeko, “funtzionarioen kidego desberdinen izaera nazionala ahaztu gabe”.

Autonomia-erkidegoen ustez, eskumen horiek esleitzen ez badira, bulego judizialaren eredu berria “arrisku larrian” jartzen da. Hori dela eta, Estatuko Administrazioari prozesua gidatzeko eta aipatu transferentzia-prozesua “albait azkarren” abiatzeko eskatu diote. Era berean, Koordinazio Batzordeak Justizia Ministerioari Doako Laguntza Juridikoaren 1/1996 Legearen “eraldaketa bultzatzeko ezinbestekoa dela” adierazi zion.

Garapen teknologikorako hitzarmena Justizia Administrazioan

Bestalde, lehen presidenteordea IUS+RED hitzarmena sinatzeko ekitaldian egon da gaur Madrilen. Hitzarmen horretan lankidetza-esparrua ezarri da Justizia Ministerioaren eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren artean, Red.es enpresa erakunde publikoaren bidez, Justizia Administrazioaren esparruan zerbitzu publiko digitalak garatzeko, Ius+Red programaren barruan. Programa hori dela bide, Justizia Modernizatzeko 2009-2012 Plan Estrategikoan ezarritako garapen teknologikoaren oinarriak ezarriko dira. Caamaño ministroaz gain, ekitaldi horretan Miguel Sebastián Gascón Industria, Turismo eta Merkataritza ministroa ere egon da.

Laster, Estatuko Administrazioak Justizia arloko eskumenak dituzten autonomia-erkidegoekin hitzarmenak sinatuko ditu jarduerak elkarrekin finantzatzeko, arlo prozesalean, elkarreragingarritasun eta zabalkunde arloetan. Justizia Ministerioak bere garaian adierazi zuenez, akordioen bidez “esparru judizialean parte hartzen duten administrazio guztien mapa osatu, ahaleginak bateratu eta Justizia Administrazio azkar eta teknologikoki aurreratua lortzeko aurrera egin ahal izango da adostasunez eta nazioaren lurralde osoan, herritarrei zerbitzu hobeak eta eraginkorragoak eskaintzeko".

Dokumentazioa:
Iruñeko Adierazpena: Justizia arloko eskumenak dituzten autonomia-erkidegoen ustez, bulego judizial berriak arrakasta izateko langileen arloko eskumenak transferitu behar dira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa