(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zilbetin magnesita harrobi bat jartzeko akordioa sinatu dute ostirala, 2010.eko apirilak 23

Proiektuaren bitartez Nafarroako Pirinioetan jarduera ekonomiko horri eustea bermatuko dute


Transcripción textual del video

Gaur goizean sinatu dute akordioa Nafarroako Gobernuak, Oiarmendiko Mankomunitateak, Erroko eta Zilbetiko Udalbatzek, Erro Bailarako Udalak eta Magnesitas Navarras SA (Magna) enpresak. Akordio horretan hitz eman dute aire zabaleko magnesita harrobi berria ezartzeko elkarlanean aritzea. Harrobia Antzerin egingo dute, Zilbetitik 1.200 metrora (iparraldera) dagoen pagadi batean; eremu hori Erroko eta Zilbetiko Udalbatzek mankomunitate gisa gestionatzen duten herri lurretan dago. Akordioa sinatu dutenen iritziz, harrobia mesedegarri izango da Erroko Bailarako eta inguruko kontzejuetako garapen ekonomiko eta sozialerako.

Dokumentua honako hauek sinatu dute: Alvaro Miranda Simavillak, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak; Laura Alba Cuadradok, Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak; Jose Mª Roig Aldasorok, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak; Joseba I. Oroz Martinez de Murguiak, Oiarmendiko Mankomunitateko eta Erroko Udalbatzako buruak; Enrique Garralda Errok, Erro Bailarako alkateak; Agustin Iribarren Larreak, Zilbetiko Udalbatzako buruak; eta Nicolas Gangutia Pepinek, Magnesitas Navarras SA enpresaren ordezkari gisa.

Ezkerretik eskuinera: Agustin Iribarren, Zilbetiko Udalbatzako burua; Enrique Garralda, Erro Bailarako alkatea; Joseba I. Oroz, Oiarmendiko Mankomunitateko burua; Alvaro Miranda kontseilaria; Nicolas Gangutia, Magnesitas enpresako zuzendaria; eta Laura Alba eta Jose Mª Roig kontseilariak.

Ezkerretik eskuinera: Agustin Iribarren, Zilbetiko Udalbatzako burua; Enrique Garralda, Erro Bailarako alkatea; Joseba I. Oroz, Oiarmendiko Mankomunitateko burua; Alvaro Miranda kontseilaria; Nicolas Gangutia, Magnesitas enpresako zuzendaria; eta Laura Alba eta Jose Mª Roig kontseilariak. ( irudia handitu )

Gaur goizean sinatu dute akordioa Nafarroako Gobernuak, Oiarmendiko Mankomunitateak, Erroko eta Zilbetiko Udalbatzek, Erro Bailarako Udalak eta Magnesitas Navarras SA (Magna) enpresak. Akordio horretan hitz eman dute aire zabaleko magnesita harrobi berria ezartzeko elkarlanean aritzea. Harrobia Antzerin egingo dute, Zilbetitik 1.200 metrora (iparraldera) dagoen pagadi batean; eremu hori Erroko eta Zilbetiko Udalbatzek mankomunitate gisa gestionatzen duten herri lurretan dago. Akordioa sinatu dutenen iritziz, harrobia mesedegarri izango da Erroko Bailarako eta inguruko kontzejuetako garapen ekonomiko eta sozialerako.

Dokumentua honako hauek sinatu dute: Alvaro Miranda Simavillak, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak; Laura Alba Cuadradok, Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak; Jose Mª Roig Aldasorok, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak; Joseba I. Oroz Martinez de Murguiak, Oiarmendiko Mankomunitateko eta Erroko Udalbatzako buruak; Enrique Garralda Errok, Erro Bailarako alkateak; Agustin Iribarren Larreak, Zilbetiko Udalbatzako buruak; eta Nicolas Gangutia Pepinek, Magnesitas Navarras SA enpresaren ordezkari gisa.

Dokumentuaren arabera, Antzeriko harrobi berria ireki eta ustiatzeak bermatuko du Zubiriko magnesita fabrikari lotutako industria jarduerari eustea eta, gainera, Nafarroako Pirinioen inguru horretan lanpostuak sortuko dira eta ekonomia egonkortu egingo da. Enpresaren aurreikuspena da harrobi berrian 10 milioi euro inbertitzea.

Testuan sinatzaileek hitz eman dute Antzeriko harrobia bideragarria izan dadin saiatuko direla. Alde horretatik, alderdien elkarlan esparrua ezarri dute, harrobia berria ezartzea errazteko.

Harrobia jartzeko baldintzak

Antzeriko harrobi berriaren proiektuan ingurumena integratzeari arreta berezia jarri beharko diote eta, alde horretatik, inguruan eta Zilbetiko herrian izan ditzakeen eraginak aintzat hartu beharko dituzte. Enpresak idatziko ditu proiektuak, egingo ditu izapideak eta lortuko ditu baimenak, batik bat ingurumen inpaktuaren aitorpena. Magnesitas Navarras SAk ekimen hori Udalaz Gaindiko Proiektu Sektorial gisa bideratuko du eta Nafarroako Gobernuaren aurrean sustatuko du; sinatzaileek proiektua bideratzea erraztuko dute, ahal duten neurrian.

Zilbetiko harrobi berrian ateratako mineral guztia iparraldera garraiatuko da, kilometro bateko meatze tunel baten bitartez. Hodi hori eraikitzeko eta meatzea ustiatzen den bitartean zaintzeko gastuak enpresak ordainduko ditu. Tunel horrek harrobiaren aurrealdea eta NA-138 errepidea lotuko ditu zuzenean. Horretarako, tunel berriaren iparraldeko ahoaren eta NA-138 errepidearen arteko baso bide bat erabili eta moldatu beharko dute (Olaberri baserriaren pareraino). Harrobia ustiatzen den bitartean, tunel hori erabiltzeko eskubidea Magnesitas Navarras SA enpresak bakarrik izango du; enpresak bermatuko du, gainera, meatzetik materialez beteta ateratzen diren kamioiak Zilbetitik ez pasatzea.

Horren harian, ateratako minerala garraiatzeari dagokionez, enpresak hitz eman du harrobiko ibilgailuak ez direla hegoaldera joango eta, batik bat, ez direla ibiliko Zilbetira sartzeko NA-2532 errepidean, ezta herriko zeharbidean ere. Hori guztia, ohiz kanpokorik gertatzen ez bada; salbuespenen bat sortuz gero, Zilbetiko Udalbatzari jakinarazi beharko dio. Testuan zehaztu dute ez direla salbuespentzat hartuko meatze tunelerako sarbideetan eta NA-138 errepidean (Olaberri baserriaren eta Zubiriko herriaren artean) neguan arazoak sortzea. Hala ere, normalean harrobian lan egiten duten edo behin-behinean han lanean ari diren langileek eta harrobiko laguntza zerbitzuko ibilgailuek baimena izango dute NA-2532 errepidean ibiltzeko eta Zilbeti zeharkatzeko.

Zilbetiko herriaren iparraldetik harrobira heltzeko bidea Magnesitas Navarras SA enpresak eraiki, egokitu eta zainduko du, harrobia ustiatzen den bitartean.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Proyecto Cantera Antzeri.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa