(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 2009ko aurrekontuak 151,6 milioi €-ko defizita izan zuen astelehena, 2010.eko maiatzak 3

Iaz, Nafarroan lehenengoz, egindako gastua exekutatutako gastua baino txikiagoa izan zen

Transcripción textual del video

Nafarroak 2009rako 4.301,7 milioi euroko sarrera-aurrekontua zuen oinarri, baina 4.221,1 milioi lortu ditu, hau da, aurreikusitakoa baino 80,6 milioi gutxiago. Hala ere, 4.372,7 milioi xahutu ditu, aurrekontuetara bildutako gastua baino 71 milioi € gehiago. Hori dela eta, iazko aurrekontuak 151,6 milioi euroko defizita izan zuen. Gobernuak aurrekontuei eusteko egindako ahalegina gorabehera, lehenengoz, egindako gastua exekutatutako gastua baino txikiagoa izan da. Hala azaldu du gaur goizean Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, 2009ko ekitaldiko aurrekontu-balantzearen datuak aurkeztean.

Sarrera fiskalei dagokienez, bildutakoaren eta aurreikusitakoaren arteko defizita 278,3 milioi €-koa da (3.026,1 milioi euro bildu ziren, eta aurrekontuetan 3.304,4 milioi ezarri ziren); gainerako sarrerek ere, batez ere tasek, behera egin zuten aurrekontuetara jasotakoarekin alderatuz gero, 23,9 milioi euro gutxiago bildu zen (769,9 jaso ziren, eta ez 793,8); gainera, Estatuari egindako ekarpenean erregularizazio handiagoa egin zen, 2009an 213,1 milioitan baloratua, eta jaulkitako zor publikoa (8,5 milioi € gehiago) ere aurreikusitakoa baino handiagoa izan zen (212 milioi €, eta ez 203,5 milioi). Sarrera guztien batura 4.221,1 milioi euro da, ekitaldi honetako aurrekontuetara bildutako 4.301,7 milioi euroen aurrez aurre. Horrenbestez, 80,6 milioi euroko alde negatiboa dago.

Zerga fiskalei helduz, azpimarratzekoa da krisiaren hasieran eta aplikatutako neurri fiskalen emaitza moduan, diru-kutxetan sarrerek behera egin dute nabarmen. 2007 eta 2009 bitartean %-14,7ko beherakada izan dute (-522 milioi euro).

Gastuei dagokienez, Gobernuak gastu arruntak 35,7 milioi murriztu zituen, baina Estatuari egindako ekarpenak 81,3 milioi egin zuen gora eta krisiaren aurkako neurriek 25,4 milioi euroko aparteko gastuak ekarri zituzten. Horren guztiaren eraginez, 4.372,7 milioiko gastu osoa egin zen, aurrekontuetara bildutako kopurua baino 70,9 milioi € gehiago. Aurrekontuko gastuen eta benetako gastuen arteko aldea egon denean Nafarroak nola jokatu izan duen ikusita, benetako gastuak berriro ere bideratzen direla ikusten da, aurrekontuetara bildutakoekin bat egin dezaten, krisi ekonomikoaren testuinguruan.

Hala ere, kontseilariak nabarmendu duenez, gastuaren beherakada honek ez du eraginik izan langileen gastuan, azken horrek %20,7 egin baitu gora 2007tik (202 milioi euro baino gehiago), Nafarroak izan dituen hezkuntza- eta osasun-beharrizanen emaitza moduan.

Zor publikoari erreparatuz eta Miranda kontseilariarekin bat etorriz, Nafarroaren kokapena ez da hain makurra, 1995ean zorra BPGd-ren %9,7 izan zela kontuan hartuta. 2007an %3,45era murriztu zen, eta 2009an %5,5era egin du gora. 2009an, zorraren interesen pisua 34,7 milioi eurokoa da (hau da, aurrekontuaren %0,8), eta 1995ean 50,6 milioikoa izan zen (urte hartako aurrekontuaren %3,5).

Dokumentazioa:
2009ko aurrekontuaren itxiera.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa