(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Poliziaren Altsasuko komisariak zaintza areagotuko du zerbitzuguneetan eta zonalde turistikoetan lapurretak ekiditeko asteazkena, 2010.eko maiatzak 5

Lehen lehendakariordea, Javier Caballero, eragin eremuko udalerrietako ordezkari nagusienekin bildu da


Caballero kontseilaria, Altsasuko komisariak artatutako udalerri nagusienetako ordezkariekin izandako bileran.

Altsasuko komisariak zaintza areagotuko du zerbitzuguneetan eta zonalde turistikoetan lapurretak ekiditeko. ( irudia handitu )

Foru Poliziaren Altsasuko komisariak 2010ean bere presentzia areagotuko du bere eragin eremuko egoitza, industria eta merkataritza guneetan, era horretan, lapurretak eta ebasketak prebenitzeko. Era berezian jardungo du zerbitzuguneetan eta aurreikusita du asteburuetan turismo guneetara maiztasun handiagoz jotzea, bereziki Urbasa, Andia eta Aralar mendilerroetara.

Helburu horren iturria ondarearen aurkako delituengatiko salaketak handitzea izan da. Delitu horiek 2009an Hiritarren Arretarako Bulegoan aurkeztutako 535 salaketa penalen ia %80 daude.

Lan-ildo hori lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Herrizaingoko kontseilaria den Javier Caballero Martínez jaunak zonaldeko udalerrietako ordezkari nagusienekin izandako bileran aurkeztu da, programatutako bisitaldi baten testuinguruan eremu horretako segurtasun arazoak ezagutzeko eta 2009an Altsasuko komisariaren jarduera hedatzeko eta 2010eko helburuak zehazteko.

Kontseilariak udalerriekin duen bigarren bilera da, pasa den apirilaren 13an Tuterako komisarian izandakoaren ostean. Bilera horiekin, Nafarroako Gobernuaren helburua foru administrazioaren eta tokiko erakundeen arteko lankidetza sendotzea da segurtasunaren eremuan; halaber, tokiko polizien eta Foru Poliziaren arteko koordinazioa estutzea eta segurtasuneko batzordeak eta tokiko planak sustatzea.

Komisariako nagusia den Jesús Solabre jaunak emandako datuekin bat, base horretako agenteek 75 atxiloketa egin zituzten 2009an, 2008an 64 izan zirenean: 26 bide segurtasuneko delituengatik; 18 ondarearen aurkako delituengatik; 12 justizia administrazioaren aurkakoak; 11 tratu txarrengatik; 6 pertsonen aurkako delituengatik; 1 osasun publikoko delituengatik; eta 1 atzerritartasun kontuengatik.

Halaber, 417 salaketa administratibo aurkeztu ziren bide segurtasuneko delituengatik; 178 1/1992 Legea hausteagatik (drogen xehekako salerosketa eta kontsumoa edo debekatutako armak antzematea, besteak beste); 20 bestelako arrazoiengatik. Era berean, komisariak 39 argiketa penal izapidetu zituen, izaera administratiboko hiritarren 16 salaketa bildu zituen; eta 484 kontrol dispositibo muntatu zituen. 249 objektu bildu zituen, eta horietatik 181 euren jabeei itzuli zitzaizkien.

Ondarearen aurkako delituak prebenitzeko jarritako patruilatzeak handitzeaz gain, 2010ean substantzia estupefazienteen kontsumoa eta trafikoa ekiditeko ekintzak indartuko dira. Horri dagokionez, agenteek euren presentzia mantenduko dute ikastetxeetan eta aisialdiko guneetan.



2007ko apirilean inauguratutako komisaria

Altsasuko komisariaren eragin eremuak, 2007an inauguratutakoak, ondoko udalerriak biltzen ditu: Altsasu, Araitz, Arakil, Arbizu, Areso, Arruazu, Atez, Bakaiku, Basaburua, Betelu, Ergoiena, Etxarri-Aranatz, Goñi, Imotz, Irañeta, Irurtzun, Iturmendi, Iza, Juslapeña, Lakuntza, Larraun, Leitza, Lekunberri, Olazagutia, Ollo Uharte-Arakil, Urdiain eta Ziordia eta Urbasa y Andia mendilerroak; zonalde horren azalera osoa 900 kilometro karratu ingurukoa da.

Udal horien artetik, Altsasukoak baino ez du tokiko polizia. Foru Poliziak ere Guardia Zibilarekin dihardu lankidetzan, kuartelak dituena Altsasu, Irurtzun, Lekunberri eta Leitzan. Era berean, harremanak ditu Ertzaintzaren unitateekin, bereziki ondare eta osasun publikoaren aurkako delituen gainean. Gaur egun, komisaria horretan 3 kabo eta 22 polizia daude.

Dokumentazioa:
Comisaría de Alsasua: memoria de 2009 y objetivos para 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa