(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Neguko basozaintza-kanpainan 2009an baino sute gutxiago eta erretako azalera gutxiago egon da

osteguna, 2010.eko maiatzak 6

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan eskatutako erretze-baimenen %60 gauzatu dira 


Aurtengo neguan basoko suteak prebenitu eta itzaltzeko kanpainan sute txikiak izan dira nagusi, eta ukitutako azalera oso txikia edo egon dagoen landarediarengatik azkar berreskuratzeko modukoa izan da. Guztira, urtarrilaren 1a eta apirilaren 19a bitartean, 178 baso-sute egon dira. 17 hektarea zuhaizti, 156 hektarea sastrakadi eta 23 hektarea belardi erre dira, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioko datu-baseko irizpideen arabera artxibatutako datuei erreparatuz gero.

Aipatzekoa da 2009ko neguko kanpainaren behin betiko datuen arabera, 125 hektarea zuhaizti, 461 hektarea sastrakadi eta 25 hektarea belardi erre zirela, 284 baso-sutetan. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iritziz, suteek behera egin dute neguko klimatologiaren eraginez –iazkoa baino hezeagoa izan da- etaegindako prebentzio eta kontzientziazio lanei esker.

Adibidez, Luzaiden, Leitzan eta Baztanen, udalek, abeltzainek, basozainek eta Departamentuko teknikariek, suhiltzaile profesionalek eta boluntarioek eta Eprifeko (basoetako suteak prebenitzeko taldeak, Ministerioak lagatakoak) kideek erretzeak planifikatu dituzte kontrolik gabeko suteak saihesteko eta abereek aprobetxatzeko moduko larre naturalen kudeaketa hobea lortzeko.

Sute garrantzitsuenen artean, Mélidakoa (martxoak 27) eta Mendabiakoa (apirilak 14) aipatu behar dira; horietako bakoitzean bost hektarea erre ziren. Suak lezkak kiskali zituen eta espezie babestuen habitata ukitu zuen. Horrez gain, hurrengo hauek ere aipatu behar dira: otsailaren 26an eta 27an Baztanen izandakoa (Orabidea), 18,5 hektarea erre zituena; martxoaren 16an Urrotzen eta Los Arcosen izandakoak, 22 hektarea sastrakadi eta bertan behera utzitako landen 20 hektarea erre zituztenak, hurrenez hurren; Iturenen 26an izandakoa, 14 hektarea zuhaizti erre zituena; eta Garraldan apirilaren 11n izandakoa, 12 hektarea zuhaizti eta sastrakadi erre zituena.

Sute horien arrazoi nagusiei erreparatuz gero, batez ere hauek azpimarratu daitezke: larreak hobetzeko sastrakak erretzea, ezpondak ezabatzea eta landare-hondarrak kentzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egindako analisiaren arabera.

Sua basoan erabiltzea debekatuta dago legez, baina salbuespen modura sua baso-kudeaketarako erreminta moduan erabiltzea baimendu daiteke, beste baliabide batzuekin ordeztu ezin denean. Landa Garapeneko Departamentuak 311 erretze-eskaera izapidetu ditu 1.414 hektarearako: 646 Bidasoan, 533 Aezkoan eta Quinto Realen eta 108 Erronkarin eta Zaraitzun. Erretze horiek azaroa eta apirilaren 19a bitartean egin ahal ziren. Horietatik %60 eginda daude.

NLAko suhiltzaileen 250 irteera

Suhiltzaileek 250 irteera inguru egin dituzte (25 esku-hartzerik gabe, batez ere erretze kontrolatu eta baimenduak zirelako). Irteera horietako 70 Tutera inguruan izan ziren, 40 Oronoz-Mugairin, 20 Lizarran eta 15 Auritzen.

Nafarroako Larrialdi Agentziako agenteek bi aldiz esku hartu zuten Nafarroatik kanpo, batean Errioxan (Alcanadre, martxoaren 20an) eta beste batean Aragoiko bitartekoei laguntzeko Sofuentes inguruan (Sos del Rey Católico, martxoaren 18an). Azken horretan, sute handia piztu zen Nafarroako mugarekin paraleloan, Peña mendilerroan, Aragoiko lurretan. Suhiltzaileek irteera gehienak martxoan egin zituzten, eta zehatzago bigarren hamabostaldian, eguraldi ona iristean.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa