(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 209 milioi euro inbertitu ditu 2007 eta 2009 bitartean Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoan osteguna, 2010.eko maiatzak 13

Hasierako aurrekontuaren %99 inguru gauzatu da, batez ere azpiegituretan, kulturan eta turismoan, eta hirigintza-garapenean eta etxebizitzan


Orreagaren ikuspegia

Gobernuak 209 milioi euro inbertitu ditu 2007 eta 2009 bitartean Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoan.

Nafarroako Gobernuak Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoan 2007-2009 aldian egin duen inbertsioa 209 milioi eurokoa izan da, hau da, hasierako aurrekontuaren %99 inguru, biztanle bakoitzeko 18.917 euroko inbertsioa eginda. Gobernuak 2010ean plan estrategiko hau gauzatzen jarraitzen du.

Plan hau Nafarroako Lurralde Estrategiako 7. Gune izenekoan oinarritu da, 39 udalerritan, 1.895 km2-ko azaleran (Foru Komunitateko azalera osoaren bosgarren zatia), 11.000 biztanle inguru dituena. Gunean udalerri txikiak daude, komunikazioak zailtzen dituen inguru fisikoan banatuta, zuzkidura gutxirekin eta biztanleria zaharkituarekin.

Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoaren jardunak zazpi ardatzetan banatu dira: azpiegiturak eta komunikazioak; jarduera ekonomikoak; ondarea eta kultura; ingurumenaren kudeaketa, lurralde-egitura, hirigintza-garapena eta etxebizitza; ekipamenduak, zerbitzu publikoak eta gizarte-ongizatea; izaera ekonomiko eta fiskaleko neurriak; eta Planaren kudeaketa.

Oro har esanda, jardun nabarmenenak hauek izan dira: zerbitzu publikoetarako sarbidea hobetzea (gauzatutako aurrekontuaren %306), turismo-sektorearen sustapena eta dibertsifikazioa (%205,44), kultura eta ondare baliabideak berreskuratu eta babestea (%195,59) eta hirigintza-garapena hobetzea eta etxebizitzarako sarbidea (%188,45). Inbertsio horiei esker, babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) sustatu eta etxebiztizak zaharberritu dira; Orreagako ospitale zaharra erromesentzako aterpe izateko egokitu da; Pirinioen Autobiako lanak gauzatu dira Judasen Bentaraino; Iso mendatea hobetu da; eta Accionaren enpresa jarri da Irunberriko poligonoan.

Horrez gain, Planak hamar proiektu enblematikoren inguruan lan egin du. Nafarroako Gobernuaren 2006ko abenduaren 11ko akordioaren arabera, “proiektu zehatzak dira, lurraldean modu estrategikoan banatuak, eta jarduera ekonomikoari eta enpleguari lotuta dinamika positiboak sortzeko gai izan behar dute”. Hiru urte hauetan gauzatze maila desberdinak izan dituzte eta horietan aurrekontura bildutako ia 20 milioien %82 inbertitu da. Gaur egun, proiektu horietako batzuk operatiboak dira, hala nola Larra-Belaguako Iraupen Eskiko Zentroa (5,5 milioi euro inbertitu dira), Valle de Roncal industrialdea Burgin (3,1 milioi) eta etxebizitza eta hirigintza arloko laguntza teknikoaren bulegoak (1,2 milioi).

Pirinioetako Planaren Jarraipen Batzordearen azken bileran, 2010eko martxoaren 17an, Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoaren 2009. urteko jardunen memoria, Planak 2007 eta 2009. urteen bitartean lortutako emaitzak eta 2010erako jarraipen aurreikuspenak jakinarazi zituzten. Foro horretan, Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak bertaratu guztiei Foru Gobernuak Pirinioen inguruan inbertsioak egiten jarraitzeko konpromisoa duela azaldu zien. Kontseilariak azpimarratutakoaren arabera, krisia gorabehera, Planak ez zuen murrizketarik izan eta, gainera, Nafarroa 2012 Planaren laguntza izan zuen. Jardun nagusien artean proiektu enblematikoak gauzatu ziren, eta horietara hamar milioi euro gehiago bideratu ziren.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa