(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kutxaren organo betearazle guztiak despolitizatu ditu estatutuak aldatuta astelehena, 2010.eko maiatzak 17

Ministerioak estatutu berriak joan den astean onetsi zituen eta gaur Foru Gobernuak berretsi ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarraren estatutu berrien testua onetsi du gaur akordio bidez. Estatutu berrietan, finantza-entitatearen organo betearazle guztiak despolitizatu dira. Gobernu-organoak despolitizatzen dituen lehenengo kutxa da Espainian. Gaur egun zuzendaritza-organoetan dauden kargudun publikoak, Foru Gobernuko Lehendakaria barruan hartuta, aholkularitza-organo batean bildu dira.


Nafarroako Kutxaren gizarte egoitza

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kutxaren organo betearazle guztiak despolitizatu ditu estatutuak aldatuta.

Nafarroako Gobernuak Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarraren estatutu berrien testua onetsi du gaur akordio bidez. Estatutu berrietan, finantza-entitatearen organo betearazle guztiak despolitizatu dira. Gobernu-organoak despolitizatzen dituen lehenengo kutxa da Espainian. Gaur egun zuzendaritza-organoetan dauden kargudun publikoak, Foru Gobernuko Lehendakaria barruan hartuta, aholkularitza-organo batean bildu dira.

Testu berria Ekonomia eta Ogasun Ministerioarekin adostu da. Ministerioak Elena Salgado ministroaren Aginduz onetsi zuen maiatzaren 10ean. Izan ere, kutxak forupeko izaera du, eta administrazio zentralaren eta Nafarroako administrazioaren arteko akordioa behar du aldaketak onesteko.

Gobernu-organoen egitura eta osaera

Hona hemen Nafarroako Kutxaren estatutu-eraldaketaren ezaugarri nagusiak:


- Gobernu-egiturari eutsi zaio eta horretan Kontseilu Nagusia askotariko interes-taldeen sintesia da (ezarleak, langileak, erakunde publikoak eta ekonomian, gizartean eta kulturan garrantzia duten entitate pribatuak). Interes-aniztasun hori gainerako gobernu-organoetara ere proiektatzen da (kide asko Kontrol Batzordean eta Administrazio Kontseiluan daude).

- Gobernu-organo guztietako kideen agintaldiaren iraupena luzatu egin da 4 urtetik 6 urtera, eta denbora-muga 2 agintaldikoa da.

- Kontseilu Nagusiko kideen kopurua handitu egin da, 30etik 50era:

• 25 erakunde publikoetatik izendatuko dira: 14 Gobernuko Lehendakariak izendatuko ditu erakunde eratzaile moduan (horietako 2 Iruñeko alkateak proposatuta, hau ere erakunde eratzaile moduan); 8 Nafarroako Parlamentuak proposatuta izendatuko dira; 3 udal korporazioen ordezkariak izango dira (Iruñea, Tutera eta Lizarra).
• 25 kide erakunde pribatuek izendatuko dituzte: 14 ekonomian, gizartean edo kulturan garrantzia duten erakundeek izendatuko dituzte; 8 ezarleen ordezkariak izango dira; eta 3 langileen ordezkariak izango dira.
• Lehendakaria Administrazio Kontseiluko lehendakaria izango da; lehen presidenteordea Kontrol Batzordearen lehendakaria izango da; bigarren presidenteordea Administrazio Kontseiluko presidenteordea izango da eta idazkari ez-kontseilaria Administrazio Kontseilukoa.

-Kontrol Batzordeko kideen kopurua 10 izatetik 12 izatera igaro da:

• 5 kide erakunde publikoek izendatutako kontseilari nagusien artean izendatuko dituzte (3 Gobernuko Lehendakariak izendatutakoen artean; 1 Nafarroako Parlamentuak izendatutakoen artean; 1 Udal Korporazioetako ordezkarien artean); 

• Beste 5 kide erakunde pribatuek izendatutako kontseilari nagusien artean izendatuko dituzte (3 ekonomian, gizartean edo kulturan garrantzia duten ordezkarien artean; 1 ezarleen ordezkarien artean; 1 langileen ordezkarien artean).
• Beste 2 kide profesional ospetsuak izango dira, baina ez dira kontseilari nagusiak izango.

- Administrazio Kontseilua 16 kidez osatuta egongo da:

• 8 erakunde publikoek izendatuko dituzte: 5 Gobernuko Lehendakariak izendatutako kontseilari nagusien artean; 2 Nafarroako Parlamentuak izendatutako kontseilari nagusien artean; 1 Udal Korporazioak ordezkatzen dituzten kontseilari nagusien artean.
• 8 kide; horietatik 5 erakunde pribatuek izendatutako kontseilari nagusien artean, eta 3 profesionalen artean, kontseilari nagusiak ez direnak.

- Batzorde Betearazleak 6 edo 8 kideko osaera mantenduko du. Kontseiluko lehendakaria Batzorde Betearazleko lehendakaria izango da.

- Erakunde aholku-emaile moduan Entitate Eratzaileen Batzordea sortu da. Kutxako gobernu-organoen kudeaketa, administrazio eta zuzendaritza eskumenetan esku hartu gabe, garrantzi bereziko gaien inguruan txosten ez-lotesleak emango ditu. Batzorde hori gaur egungo Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra erakundea osatzen duten bi kutxen entitate eratzaileetako ordezkariek osatuko dute, hau da, Nafarroako Gobernukoak eta Iruñeko Udalekoak. Era berean, besteak beste, Nafarroako Parlamentuak proposatutako kideek eta gizarte, kultura eta ekonomia esparruko pertsona ospetsuek osatuko dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa