(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinioetako autobiako Izko eta Judaren Benta arteko 7,3 kilometroko zatia inauguratu dute astelehena, 2010.eko maiatzak 17

Zati berria irekita, autobiaren %64 erabiltzeko moduan dago Nafarroan


Alba kontseilaria zinta mozten

Pirinioetako autobiako Izko eta Judaren Benta arteko 7,3 kilometroko zatia inauguratu dute ( irudia handitu )

Pirinioetako autobiaren Izkotik Judaren Benta arteko zatia inauguratzeko ekitaldian Laura Alba Cuadrado, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, izan du buru. Obra hori Nafarroa 2012 Planaren barruan dago eta 7,3 kilometroko zatia egiteko 31.141.300 euroko aurrekontua izan dute, SPRIN sozietate publikoak finantzatuta.

Inauguraziora gonbidatu dituzte, baita ere, herri hauetako alkateak: Noain, Elo, Ibargoiti, Getze-Ibargoiti, Idotzin, Izko, Abintzao, Untziti, Urraulbeiti, Tabar, Alduate, Nardoze, Irunberri, Ledea, Zangoza, Esa, Xabier, Kaseda, Leatxe, Zare, Oibar, Galipentzu, San Martin Unx, Uxue eta Lerga.

Hitzaldian, kontseilariak nabarmendu du zati hori irekita, autobiaren %64 erabiltzeko moduan dagoela Nafarroan. Adierazi du, halaber, "Nafarroa mendebaldeari mesede egingo diola zati berriak, batik bat Erriberri, Zangoza eta Esako eremuei eta Zaraitzuko eta Erronkariko ibarrei, errepidea erosoa eta segurua delako".


Ibilgailuak inauguratu berri den zatian

Ibilgailuak Izko eta Judaren Benta arteko autobia zatian, inaugurazioaren ondoren. ( irudia handitu )

Pirinioetako autobiak 46 kilometro egiten ditu Nafarroan; inbertsioa, guztira 323,61 milioi eurokoa da. Gaur egun, hasierako zatian 10.148 pasatzen dira egunero eta, une batzuetan auto asko ibiltzen dira. Behin zeharkako ardatza amaituta (Iruña-Jaca-Huesca-Lleida), zirkulazioa asko handituko da.

Izkotik Judaren Benta arteko zatia

Inauguratu berri duten zati hori N-240 errepideko 28,5 kilometroaren parean hasten da, gutxi gorabehera, Izkoko lotura igaro ondoren. Gero, N-240 errepidetik aldendu egiten da, iparraldera, Judaren Bentara arte. Egiturari eutsi egin diote eta errepidea glorietekin zuzenean lotu dute. Obrak ARIAN enpresak egin ditu.

Eredutzat hartutako sekzioari jarraiki, errepideak bi galtzada dauzka, eta erdian bost metroko erdibitzailea; norabide bakoitzean bi lerro jarri dituzte, 3,5 metro zabalekoak. Kanpoko bazterbidea 2,5 metrokoa da eta barrualdekoa metro batekoa.

Azpiko lau pasabide eta gaineko bi egin dituzte; horietatik bost animalientzako pasabideak dira. Eraikitako egitura nagusiak dira ohol moduko funtzio anitzeko pasabide bat (120 metro luze eta 40 metro zabal dauzka) eta Aranako sakanaren gaineko 100 metroko biaduktua.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa