(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Nafarroan krisi ekonomikoari aurre egiteko hartutako neurrien eraginkortasuna defenditu du osteguna, 2010.eko maiatzak 20

Madrilen egin du neurri horien alde, Ekonomia Berriaren Foroan eman duen hitzaldian, estatuko eta Europako ordezkari politiko eta ekonomikoen aurrean


Sanz Lehendakaria hizketan.

Sanz Lehendakaria hizketan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Nafarroan krisi ekonomikoari aurre egiteko azken urteetan aplikatu dituzten neurrien eraginkortasuna defenditu du. Ekonomia Berriaren Foroan gaur goizean eman duen hitzaldian egin du neurrien alde. Foroa Madrilgo Ritz hotelean egin dute eta bertaratu dira Europako erakundeetako ordezkariak, agente sozialak, ekonomia arloko agente garrantzitsuak, iritzi aitzindariak eta gizarte zibileko eta hedabideetako ordezkariak.

Hitzaldian, Miguel Sanzek esan du Zapatero presidentearen neurriak berandu heldu direla eta estatuaren inbertsio publikoaren murrizketak (6.045 milioi euro) kontsumoan eta enpleguan izango duen eraginarekin kezkatuta dagoela, murrizketa horiek beharrezkoak direla zalantzan jarri gabe. Horregatik, proposatu du aldi berean presako berrikuntzak egitea arlo hauetan: lan merkatuan, hezkuntza, osasunean, justizian, finantza sisteman, administrazioaren modernizazioan eta lurralde antolaketan. Hori, inbertsioaren murrizketak eragin ditzakeen kalteak konpentsatzeko.


Sanz gastu gehien dituzten arloen gaineko eskumenak dauzkaten foru erkidegoak bultzatu ditu oso produktiboak ez diren eta gastu asko eragiten dituzten arloetan kostuak gutxitzea; adibidez, telebista autonomikoetan, "zor handiak dituztelako", eta enbaxada komertzial esaten zaien horietan. Hori guztia "estatuko administrazio nagusiari dagozkion eskumenak kanpoan garatzeko".

Sanz Lehendakariak Nafarroan krisi ekonomikoari aurre egiteko antolatu diren eta emaitza onak eman dituzten neurri batzuk aipatu ditu. Gogoratu du Standard & Poor’s agentziaren iritziz foru erkidegoa kaudimenduna eta sendoa dela, nahi zeta estatuko ekonomiaren ahuleziak mugatu egiten duen. Horren harian, agentziaren txostenaren pasarte bat irakurri du: “Nafarroako ekonomiak, Espainiakoaren aldean, egitura aldetik aberatsagoa, sendoagoa eta orekatuagoa izaten jarraitzen du, eta horren adierazgarri dira merkataritza balantzaren superabita eta familien zor txikiagoak”.


Ekitaldiko une bat.

Sanz lehendakaria gosaltzen, Ekonomia Berriaren Foroan. ( irudia handitu )

Sanzen iritziz, Nafarroa krisia gainditu duen lehen erkidegoa izateak (hiru hiruhileko daramatza etengabe hazten) baditu bere zergatiak: “Nafarroan, krisi ekonomikoa gainditzeko itun politikoa hasiera-hasieran mamitu zen”. Lehendakariak esan duenaren arabera, UPN, PSN eta CDN alderdiek ahalegin handia egin zuten desberdintasunak alde batera uzteko eta ahaleginak bateratzeko, eta, trukean, Nafarroako enpresaburuak haiekin elkarlanean aritu ziren, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren eta sindikatu nagusien (UGT eta CCOO) bitartez. Era horretan, 2008ko urtarrilerako krisiari aurre egiteko 70 neurri zeuzkaten antolatuta.

Sanzek adostutako neurri batzuk jarri ditu mahai gainean: 2008ko apirilean abian jarritako Nafarroa 2012 Plana, ekintza publikoen bitartez krisiari aurre egiteko tresna nagusia (4.500 milioi euroko inbertsioak daude jasota eta hori Nafarroako BPGren %23 da); enplegua sortzeko neurri ekonomiko eta fiskalak; kontsumoaren sustapena, Renove Auto planen bitartez, etxebizitzen birgaitzeko bultzatzeko politikak medio (2009ko ekainean Presako Neurrien Legea egin zuten), eta Nafarroan etxebizitza lurzoruaren eraikigarritasuna %30 handituta (eraikuntza sektoreak behera egin ez dezan). Azkenik, MODERNA plana ere aipatu du. Plan horren helburua da Nafarroan garapen ekonomikorako eredu berri baten oinarriak jartzea, Europako herrialde aurreratuenetan egin duten moduan. Horretarako, identifikatu dituzte laster zaharkituta geratuko diren ekonomia eremuak, aurrera egin ahal izateko berritu egin behar direnak eta, bereziki, Nafarroaren etorkizuna finkatzeko eremuak. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa