(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren oposizioetan on line izena emateko ordainketa txartel bidez egin ahal izango da astelehenetik aurrera osteguna, 2010.eko maiatzak 27

Oraingoz, Hezkuntza eta Osasun arloan ez da aukera hori egongo


Astelehenetik aurrera, foru erkidegoko administrazioaren eta erakunde autonomoen deialdietan (salbu Hezkuntza eta Osasun arloetan) Internet bidez izena ematerakoan hautagaiaren datuak eta kreditu txartelaren zenbakia bakarrik jarri beharko dira, tasak txartel bidez ordaindu nahi izanez gero.

Nafarroako Gobernuaren on line zerbitzuak www.navarra.es atariko Zerbitzuen Katalogoa medio bideratzeko ziurtagiri digitala behar da (sinadura digitala edo nortasun agiri elektronikoa). Azterketetako tasak ordaintzeko ezinbestekoa da ordainketa gutun bat betetzea edo banku transferentzia edo diru-sartzea egitea. 

Pausoak gutxitzeko eta izena arinago emateko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren deialdietan ordainketak kreditu txartela medio egiteko aukera emango dute astelehenetik aurrera, betiere deialdiak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak onartuta badaude. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren erakunde horrek dauzka, 2007. urtetik, langileak hartzeko eta sustatzeko eskumenak, salbu Hezkuntza Departamentukoak eta Osasunbideakoak. Tasak ordaindu behar ez dituztenek salbuespen horren egiaztagiria aurkeztu beharko dute. Behin pauso guztiak eman ondoren, Nafarroako Gobernuaren web orriak egiaztagiri bat emango du, inprimatzeko.

Izapideak linean egitea bulegoetara bertaratzea baino askoz erosoagoa da; izan ere, bertaratzeko modalitatean gauza asko egin behar dira: eskaria Internetetik jaitsi edo beste nonbaiten eskuratu, ordainketa gutuna bankura eraman, eskaria aurkezteko erregistroa bueltatu, e.a. Aitzitik, Nafarroako Gobernuaren web ataria gau eta egun dago eskura, urteko egun guztietan, eta ez dago itxaron beharrik, ezta joan-etorririk egin beharrik ere. 

Nafarroako gobernuaren enplegu publikoko deialdi guztiak Zerbitzuen Katalogoan argitaratzen dituzte. Zerbitzu horretan 514 izapide egin daitezke, etxetik edo bulegoetan (laguntzak, bekak, udarako gazteentzako lan eremuak, aitorpenen kontsulta, errenta aitorpena eskatzeko hitzordua, zerga datuak, e.a.). 

Zerbitzu bakoitzak bere fitxa dauka eta izapideak on line egiteko balio du. Fitxa horretan daude funtsezko datuak (helburua, hartzaileak, izena emateko epea), behar den dokumentazioa, erreferentziazko arautegia eta deialdiaren ondoko pausoak (onartutako eta baztertutako hautagaien zerrenda argitaratzea, azterketa egunak, emaitzak, e.a.). 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa