(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak eskualdeen protagonismoa defendatu du EB 2020 Estrategia egiteko osteguna, 2010.eko maiatzak 27

Madrilen Europako Batzordeak proposatutako dokumentuari buruzko eztabaida-jardunaldian parte hartu du


Catalán kontseilariak jardunaldian parte hartu du

Catalán kontseilariak eskualdeen protagonismoa defendatu du EB 2020 Estrategia egiteko. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak EB 2020 Estrategia egiterakoan eskualdeek “zeregin protagonista” dutela defendatu du Madrilen. Estrategia horren bidez, Europar Batasuneko ekonomiaren oinarriak ezarri nahi dira datorren hamarkadarako. “Estrategia hau, Europako Batzordeak proposatzen digun hazkunde adimentsu, iraunkor eta barne-hartzailea lortzeko, modu globalean planifikatuz baina tokian tokian jardunez bakarrik garatu daiteke”, esan du.

Catalánek adierazpen horiek “EB 2020, erronkak eta etorkizuna” eztabaida-jardunaldia irekitzeko egin ditu. Jardunaldia Europako Batzordeak Espainian duen ordezkaritzak eta Agora Talentiak antolatu dute Europako Batzordeak proposatutako dokumentuari buruzko gogoeta egiteko. Inaugurazio ekitaldian Francisco Fonseca EBk Espainian duen ordezkaritzaren zuzendariak eta Javier Vallés Espainiako Gobernuko Presidentearen Bulego Ekonomikoaren zuzendariak ere parte hartu dute. Jardunaldian estrategia horren aplikazioak Espainian eta Europar Batasunean oro har izango dituen inplikazioak eta aldaketak aztertuko dira, eta bertara 130 pertsona baino gehiago hurreratu dira. 

Kontseilari-eledunak hezkuntza arloari lotutako datu batzuk jakinarazi ditu, estrategia berriaren zutabeetako bat baita. Ildo horretatik, berak adierazi duenez, “Nafarroak Espainia osoan eskola uztearen bigarren tasarik txikiena duen arren (%16), gaur egun eta datozen 10-20 urteetan goi mailako Lanbide Heziketako (LH) zientzialariak eta profesionalak behar ditugu”. Gaur egun, Foru Komunitatean 25 urtetik gorako unibertsitateko eta goi mailako LHko tituludunen %38 daude. “Zifra hori 2015ean %40 izatea, 2020an %45 izatea eta 2030ean %55 izatea nahi dugu”, adierazi du. Europar Batsunak goi mailako ikasketak amaitzen dituzten 30 eta 34 urte bitarteko biztanleen ehunekoa %31tik gutxienez %40ra handitu nahi du 2020an.

Bestalde, Catalánek MODERNA Plana aipatu du, “2030erako planifikatutako garapen ekonomikoaren eredu berria, baina EB 2020 Estrategiako adierazleekin ezin hobeto lerrokatuta dagoena”. Kontseilari-eledunak nabarmendu duenez, “Nafarroak eta Europak datozen 20 urteetan talentu zientifiko, tekniko, etiko eta enpresakoa bermatu nahi dute, baita aberastasun iraunkorra bermatu ahal izateko beharrezko gaitasunak eta trebetasunak ere eta, batez ere, horiek modurik egokienean birbanatu nahi dituzte”.

Horretarako, “Nafarroak talentu diferentziala sortu, garatu, erakarri eta leial bihurtzeko poloa izan behar du”. “Logikoa denez, aurreko hori lortzeko Administrazioak, sektore publikoak eta ekoizpen sektoreak aurrekontuen eta adostasunen inguruko sistema eta politikak ezarri behar dituzte, hau da, talentu-politika egonkor eta iraunkorra lortu behar da, adostasun zabala oinarri hartuta eta epe luzerako itunaren bidez formalizatuta”, baieztatu du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa