(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak Nafarroako glutenik gabeko elikagaien zerrenda aurkeztu eta www.navarra.es web orrian jarri du osteguna, 2010.eko maiatzak 27

Zeliakoen Egun Nazionala dela eta aurkeztu dute foru erkidegoko marka eta establezimenduen zerrenda hori


Osasunbideako laborategietan azterketak egiten dituzte "glutenik gabeko" produktuen osagaiak ikusteko. ( irudia handitu )

El Departamento de Salud del Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak bat egin du gaur Zeliakoen Egun Nazionaleko ospakizunekin. Gaixotasun hori autoimmunea da eta foru erkidegoan 100 kasu inguru diagnostikatzen dituzte urtero. Hala, Nafarroako glutenik gabeko elikagaien zerrenda egin eta www.navarra.es web orrian jarri dute. Zerrenda horretan daude glutenik gabe lan egiten duten foru erkidegoko markak eta zeliakoentzako moduko menuak dauzkaten ostalaritza establezimenduak.
Zerrendaren eta gaixotasunari buruzko Nafarroako datuen berri gaur eguerdian eman dute NEKen egoitzan. Aurkezpeneko burua Maria Kutz Peironcely, Osasun kontseilaria, izan da eta parte hartu dute, baita ere, Virgen del Camino Ospitaleko espezialista den Felix Sanchez Valverde eta Nafarroako Osasunbideako Javier Aldaz medikuek. Aurkezpenera bertaratu dira, gainera, nekazaritza elikagaien sektoreko hainbat enpresetako ordezkariak.

Gaixotasun zeliakoa (GZ) adin pediatrikoan ohikoena den gaixotasun kronikoa da; 2009an 133 kasu diagnostikatu zituzten Nafarroan eta 56 kasu 15 urtetik beherako haurrenak ziren. Gutxi gorabehera 120 haurretik bat izaten da zeliakoa.


Glutenik gabeko elikagaiak eta Osasunbideako laborategia

Elikagaien etiketetan jarri beharreko informazioa Europako 2000/13/CE Zuzentarauan eta zuzentarau horren aldaketa eta estatu arautegietan dago ezarria. Zuzentarauaren arabera, ontziratutako elikagai guztietan dauzkaten osagaiak eta alergiak eragin ditzaketen osagaiak zehaztu behar dira, besteak beste “glutena daukaten zerealak, hau da, garia, zekalea, garagarra, oloa, espelta, kamut eta haien barietate hibrido eta eratorritako produktuak”.

Gainera, 2009ko urtarrilean arau espezifiko bat onartu zuten, glutena jasaten ez dutenentzako elikagai egokien osaera eta etiketei buruzkoa. Arau horren arabera, elikagai horiek etiketatzeko bi maila daude: batetik, kiloko 100 miligramo gluten baino gutxiago duten elikagaiek “gluten oso gutxi” daukatela adierazi behar dute; eta bestetik, kiloko 20 miligramo baino gutxiago dutenak "glutenik gabeak" direla adierazi behar dute. Arautegi hori 2012ko urtarrilean jarriko da indarrean. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa