(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Katalina kontalari” haurrentzako liburua aurkeztu dute osteguna, 2010.eko maiatzak 27

Liburuak Etxepare beka irabazi zuen 2008an; Iñaki Zubeldiak idatzi du, euskaraz, eta irudiak Estibalitz Jalonenak dira


Liburuaren azala

“Katalina kontalari” liburua aurkeztu dute.

Gaur aurkeztu dute “Katalina kontalari” haurrentzako liburua; idatzi Iñaki Zubeldia Otegik egin du, euskaraz, eta irudiak Estibalitz Jalon Martinezenak dira. Aurkezpen ekitaldian parte hartu dute, egileez gain, Euskarabideako zuzendari gerenteak, Xabier Azanza Arbizuk; Pello Elzaburu Arzamendik, liburua argitaratu duen Pamiela argitaletxearen ordezkari gisa; eta Esther Lakasta Perez-Izarbek, Etxepare saria antolatzen duten udaletako euskara zerbitzuen ordezkari moduan.

Obrak haurrentzako liburuak egiteko 3. Etxepare beka irabazi zuen 2008an. Liburuak hiru ipuin labur dauzka eta ipuinetako protagonistak dira marigorringo bat, tximeleta triste bat eta matxinsalto bat. Ipuinak etiologikoak dira, hau da, egileak hainbat gauzaren zergatiak azaltzen saiatu dira, fantasiaren bidetik. Argitaratu dituzte 3.000 ale gaztelaniaz eta 1.000 euskaraz eta galizieraz; eta 14 euroan salduko dituzte.

Iñaki Zubeldia Otegi Ikaztegietan (Gipuzkoan) jaio zen 1945ean eta irakaslea eta pedagogoa da. Hamabost urtean aritu da lanean hezkuntzan eta Elkar eta Ibaizabal argitaletxeetan. Hizkuntzaren gaineko liburu ugari idatzi ditu, besteak beste “Zipriztin eta hizkuntz”, “Sirimiri” eta “Txor txor”. Idazketari dagokionez, haur eta gazte literaturan aritu da gehienbat. Orain erretiroa hartuta dago. 

Estibalitz Jalon Martinez Arabako Ekora herrian jaio zen 1984. urtean. Logroñoko Arte Eskolan Ilustrazioko (diseinu grafikoko) goi mailako titulua lortu zuen. Beste argitalpen batzuetarako ere egin ditu irudiak, adibidez: “Armairu barruan ipuinak irakurtzen zituen neska” (Erein, 2010) eta “Ipuin eroa” (Desclée de Brouwer, 2009). 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa