(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Garraioen Hirian merkantzia arriskutsuetarako aparkalekua ireki da osteguna, 2010.eko ekainak 3

Alba kontseilariak norbere garbitasunerako zentro berria ere bisitatu du, beste inguru logistiko batzuekin alderatuta berrikuntza dena


Alba kontseilaria, Aconsenako presidentea, Garraio zuzendari nagusia, eta Garraioen Hiriko kudeatzailea.

Iruñeko Garraioen Hirian merkantzia arriskutsuetarako aparkalekua ireki da. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak Iruñeko Garraioen Hirian bi zerbitzu berri aurkeztu ditu gaur goizean: merkantzia arriskutsuetarako gehiengo segurtasuna duen aparkalekua (homologatuta dagoen hirugarrena Espainian) eta norbere garbitasunerako zerbitzuen zentroa. Ildo horretatik, Nafarroa izango da 24 orduz irekita egongo den norbere higienerako ingurua izango duen lehenengo plataforma Espainian.

Ekitaldira hurrengo hauek ere joan dira: Susana Labiano Bastero Garraio zuzendari nagusia, Javier Echarte Vidal Iruñeko Garraioen hiriko zuzendari kudeatzailea eta Jesús Pellejero Aconsena Elkarteko lehendakaria.

Kontseilariak adierazi duenez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren bi ekimen dira, “eta ezin hobeto bateratzen dira plataforma logistiko honen filosofiarekin, hots, bereizkuntza, abangoardia eta erosotasuna”. Ezaugarri horiek direla bide, industrialde batetik bereizten da.

Jardun horiek 176.242 euroko aurrekontua izan dute. Kopuru horretatik 100.489 euro aparkalekurako izan dira, eta 75.853 aldagelarako.

Merkantzia arriskutsuetarako aparkalekua Garraio Zuzendaritza Nagusiak eta Garraioen Hiriak bultzatutako proiektua da eta Nafarroako Larrialdi Agentziaren eta Aconsenaren lankidetza izan du. Proiektuaren bidez Nafarroan espazio egokia ezarri nahi da merkantzia arriskutsuak dituzten ibilgailuak aparkatzeko eta istripurik egonez gero pertsonei, ondasunei eta ingurumenari egindako kalteak saihesteko edo minimizatzeko. Datozen asteetan simulakro bat egitea aurreikusi da.

A-1 Gehiengo Kategoriako aparkalekua da (gehiengo segurtasuna), eta Garraioen hiriko ibilgailu astunen aparkalekuaren barruan kokatuta dago. 2.000 metro koadroko azalera baino handiagoa du, 17 ibilgailurako edukiera eta 24 orduz zainduta dago. Segurtasun-ezaugarri guztiak betetzen ditu, mugatzeari, aparkalekuaren, zerbitzuen, errepideen eta hirigunearen arteko beharrezko distantziari, argiztapenari, su-itzalgailuei, seinaleztapenari, aparkalekuko plazen neurriari (normalean baino handiagoak), alarma sistemari eta autobabes planari dagokienez.

Aparkalekuaren kontrolerako eta segurtasunerako, likidoei eusteko kubetak (likidoei eusteko eskuzko sistema eta inguruaren galga hormigoizko hormatxoaren bidez, eta 24 metro kubikorako edukiera, “nahikoa”, Pellejeroren hitzetan), tximistorratza, haize mahuka, ikusmen-ganberak, megafonia sistema, animaliak sartzea saihesteko hesi perimetralak, sute-ahoak, su-itzalgailuak eta sute-aho ekipatuak eta isurketen aurrean lehen erantzuna emateko armairua.

Era berean, intzidenteak prebenitu eta hautemateko protokoloa prestatu da, eta txandakako zenbait txanda, ikusmen kameren bidezko zainketa sistema, merkantzia arriskutsuen erabiltzaileen identifikazioaren jarraipena eta barruan ibiltzeko eta aparkatzeko arauak ezarri dira. Prebentzio eta hautemate protokoloarekin batera, intzidentearen kasuan jarduteko eta erantzuteko protokoloa egin da.

Norbere garbiketarako zerbitzuen etxola

Garraioen Hirian norbere garbiketarako zerbitzuen etxola ezartzeko ekimena legegintzaldiaren hasieran ere planifikatu zen plataformari oinarrizko zerbitzua emateko eguneko 24 orduetan, ostalaritza-establezimenduetako ordutegien menpe egon gabe.

Kalitate handiko etxola prefabrikatua da eta Garraioen Hiriko gainerako eraikinekin integratuta dago. Aurrerantzean inguru logistiko honek eskainiko duen beste zerbitzu bat da, gainerakoetatik bereizten duena.

Etxolak 37 metro koadro ditu, emakumeentzako eta gizonentzako komuna du, bi espazio bereizi dutxetarako eta biltegi bat. Ur beroa dago eta dutxek berotze sistema dute negurako. Bi espazio ditu komunak banatzeko eta baliteke etorkizunean edari bero eta hotzak eta norbere garbiketarako produktuak ematen dituen makina jartzea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa