(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurtengo lehen bost hilabeteetan 18 lagun hil dira errepideetan, 2009ko urtarriletik maiatzera baino bost gehiago osteguna, 2010.eko ekainak 3

Maiatzean lau lagun hil ziren


Aurtengo lehen bost hilabeteetan 18 lagun hil dira Nafarroako errepideetan, 2009ko denboraldi berean baino bost gehiago; hori, Nafarroako Gobernuaren Barne Zuzendaritza Nagusiak emandako behin-behineko datuen arabera. Azken hiru urteetako daturik txarrena da.

Hildakoetatik bost oinezkoak ziren. Joan den hilean lau lagun hil dira, horietatik bi oinezkoak (2009ko maiatzean bi hildako izan ziren). Bi oinezko horiek ziren 39 urteko emakume frantses bat eta Gabarderaleko 34 urteko gizon bat; lehena maiatzaren 11n hil zen Zozaian (Baztanen), N-121-A errepidean (Iruña-Frantzia), eta bigarrena maiatzaren 16an. Maiatzean hil ziren, baita ere, Mutiloabeitiko 49 urteko gizon bat, Labion, eta Asturiasko El Berron herriko 62 urteko beste gizon bat; azken hori maiatzaren 29an hil zen, Leitzarango autobiako (A-15) Azpirozko tunelaren bi ahoen arteko horma jota. 

Urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra 12 lagun hil dira foru erkidegoko hiri arteko errepideetan eta 6 herri barruko errepideetan eta beste errepide batzuetan (bideetan, adibidez). Udal errepideetako segurtasuna hobetze aldera, jardunaldi bat egingo dute bihar Kondestablearen Jauregian, bide segurtasuneko planak idaztea bultzatzeko; jardunaldia Barne Zuzendaritza Nagusiak sustatu du, Nafarroako Bide Segurtasuneko Estrategiaren esparruan. Joan den urteko datuei dagokienez, urtarriletik maiatzera 12 lagun hil ziren hiri arteko errepideetan (foru erkidegoko sarean) eta bat herri errepidean. Halaber, 2008ko lehenbiziko bost hilabeteetan 14 lagun hil ziren eta 2007ko denboraldi berean 19. 

2010eko heriotza tasari dagokionez, urtarrilean bost lagun hil ziren, otsailean bat, martxoan hiru eta apirilean bost. Gehienak, 10, errepide irteeretan hil dira, bost ibilgailuren batek harrapatuta eta hiru talken ondorioz. Aurten hildako guztietatik bi bakarrik dira emakumeak. 

Dokumentazioa:
Relación accidentes mortales enero-mayo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa