(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen Astearen 38. edizioan Navas de Tolosako bataila izango dute hizpide ostirala, 2010.eko ekainak 4

Erdi Aroko adituek gatazka bera eta gatazkaren aurreko mugimenduak eta ondorioak aztertuko dituzte, uztailaren 19tik 23ra


Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramon Corpas Mauleonek, Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen Astearen 38. edizioa aurkeztu du gaur goizean. Jardunaldiak uztailaren 19an hasi eta 23an amaituko dira eta izenburu hau izango dute “1212-1214: Europa mamitu duen hirurtekoa”. Hala, Navas de Tolosako bataila eta batailaren testuinguru historikoa aztertuko dituzte. Nafarroan borroka hura 2012an oroituko dute bereziki, zortzigarren mendeurrenean, eta 1212 batzorde zientifikoa horretarako lanean ari da, dagoeneko.

Erdi Aroko Ikasketen Astean izena ematea 100 euro kostatzen da. Izena ematen dutenak saio guztietara bertaratu daitezke, baita uztailaren 22an egingo den txangora ere, eta aktak jasoko dituzte. Lizentziatura egiten ari direnek (baldin eta lansaririk edo pentsiorik ez badute) eta lizentziatu langabeek %50eko beherapena izango dute. 

Aurreko urteetan bezala, batzorde zientifikoak jardunaldietan parte hartzeko bekak emango ditu. Dagoeneko 27 eskari jaso dituzte, gehienak Espainiakoak dira (23), baina Mexikotik, Boli Kostatik eta Alemaniatik ere heldu zaizkie.

Erdi Aroko Ikasketen Astean parte hartuko duten bederatzi irakasle Espainiako unibertsitateetakoak dira eta beste bederatzi Estatu Batuetako, Frantziako, Erresuma Batuko, Italiako eta Portugalgo unibertsitateetakoak. Hona hemen irakasleen zerrenda: William Chester Jordan (University of Princeton), Jacques Verger (Université de Paris-Sorbonne), Maria Ginatempo (Università degli Studi di Siena), Laurent Macé (Université de Toulouse), José Manuel Nieto Soria (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea), Francisco García Fitz (Extremadurako Unibertsitatea), María Joao Branco (Universidade Aberta de Lisboa), Martín Alvira Cabrer (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea), Pascual Martínez Sopena (Valladolideko Unibertsitatea), Agostino Paravicini Bagliani (Université de Lausanne), Nicholas Vincent (University of East Anglia), Eloísa Ramírez Vaquero (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Monique Bourin (Université de Paris I Panthéon-Sorbonne) eta Luigi Provero (Università di Torino). 

Batzorde zientifikoa

Batzorde zientifikoko presidentea Angel Martin Duque da, Nafarroako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna; eta presidenteordea Juan Carrasco Perez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erdi Aroko Historiako katedraduna. Batzordekideak hauek dira: J. Angel Sesma Muñoz, Zaragozako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna; Juan Ignacio Ruiz de la Peña Solar, Oviedoko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna; Pascual Martinez Sopena, Valladolideko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna; Jose Ramon Diaz de Durana y Ortiz de Urbina, Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna; Philippe Sénac, Tolouseko Unibertsitateko irakaslea; eta Jaume Aurell i Cardona, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea. Batzordeko idazkaria Eloisa Ramirez Vaquero da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erdi Aroko Historiako katedraduna.

Aktak

Joan den urteko akten izenburua hau da: “Aberatsa keta pobreak: ugaritasuna eta deserrotzea Mendebaldeko Erdi Aroan”. Guztira 700 ale argitaratu dituzte, hitzaldi eta ilustrazioekin, eta 12 euroan daude salgai.

Halaber, Jose Maria Lacarraren obraren laugarren liburukiaren 1.000 ale argitaratu dituzte: “En el centenario de José María Lacarra 1907-2007. Obra dispersa, 1961-1971”. Gainera, bosgarren liburukia egiten ari dira dagoeneko (azkena da). Erdi Aroko lizarratar adituaren laugarren liburuki hori 15 euroan jarri dute salgai. 

Erdi Aroko Ikasketen Astea 1964an antolatu zen lehen aldiz. Urte hartan Santiago Bidearen Lizarrako Lagunen Elkarteak antolatu zuen. Principe de Viana erakundea berehala agertu zen laguntzeko prest eta 1966tik gastuen eta antolaketaren parte bat bere gain hartu zuen. Lehen etapa hartan asmoa zen “udarako unibertsitate” baten modukoa antolatzea. Bi pertsona izan ziren garrantzitsuenak: garai hartan elkarteko buru zen Francisco Beruete eta Zaragozako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedradun Jose Maria Lacarra. Orduan ere kultur ekintza osagarriak egiten ziren, oro har musikalak, Klaratarren Komentuan.

1991n, hamar urte baino gehiagoko atsedenaldiaren ondoren, saioak antolatzeari ekin zioten berriz, beste ikuspegi batekin; horrela antolatu zen 18. edizioa. Batzorde zientifiko bat osatu zuten eta batzorde horrek erabakitzen zuen jardunaldietako eduki akademikoa. Antolaketa lana, berriz, Kultura Zuzendaritza Nagusiak hartu zuen bere gain, berezko kultur jardueretan integratuta. Ordudanik urtero antolatu da Astea eta argitaratu dira aktak.

Lizarrako Udalak lagundu egiten du, gainera: jardunaldiek irauten duten bitartean kultura jarduerak antolatzen ditu bertaratuentzat eta parte hartu nahi duten guztientzat.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa