(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilariak “El Plantío” meandroa bisitatu du berreskuratze lanak amaitu eta gero ostirala, 2010.eko ekainak 4

2007-2010 aldian, Ingurumeneko eta Landa Garapeneko Departamentuak 8,5 milioi euro inbertitu ditu Nafarroako ibaietan


meandroa

Sanzberro kontseilariak "El Plantío" meandroa bisitatu du berreskuratze lanen ostean. Horretako, Gobernuak 257.411 euro inbertitu ditu. ( irudia handitu )

Begoña Sanzberro Iturriria Ingurumeneko eta Landa Garapeneko kontseilariak “El Plantío” meandroa bisitatu du gaur goizean Mañerun eta Mendigorrian, inguru hori berreskuratzeko proiektuaren ostean. Proiektu horretarako, Nafarroako Gobernuak 257.411 euroko ekarpena egin du. Bisita hori, bihar, ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzeari lotuta dago.

Ingurumeneko eta Landa Garapeneko Departamentuak Mañeru eta Mendigorria artean kokatutako Argako meandro honetan egindako lanak hiru fasetan garatu ziren 2009 eta 2010 bitartean. Xedea espazio hori ibai habitat moduan berreskuratzea zen (besteak beste, ur-ipurtatsa bertan bizi da), baita aisiarako eta fauna behatzeko inguru moduan ere. Izan ere, inguru horretako 24 hektareak nekazaritza aprobetxamenduetara bideratuta zeuden.

Proiektua honela garatu da fase bakoitzean: diseinua, parte-hartzea eta betearazpena, Mendigorriako eta Mañeruko Udalekin lankidetzan. Honako hau ibai berreskuratzeak ingurumena eta ibaien dinamika hobetzeko erreminta moduan dituen abantailak jakinarazteko adibidea da.

Proiektuaren garapena eta betearazpena

Proiektua garatu eta betearazteko, lehenengo eta behin, parte-hartze publikoaren prozesua egin zen Mañeru eta Mendigorria herrietan, proposamen teknikoei gizarte eragileen iradokizunak gehitzeko eta helburuak tokiko asmoekin bateratzeko. Lanen betearazpenak hiru fase izan ditu: lurrak mugitzea, landatzea eta azpiegiturak eta mantentzea eta jarraipena.

"El Plantío" meandroa, Mañeru eta Mendigorria artean. ( irudia handitu )

Lurrak mugitzeko fasean, lanek 129.916 euroko aurrekontua izan dute. Topografia naturalizatu da, antzinako laborantza sailei itxura irregularragoa emanez, nibelatuta zeuden eta. Antzinako ibilgutik hurbil bi putzu txiki jarri dira, landare-espezie exotikoak kendu dira eta bertan behera geratutako adarra Arga ibaiaren gaur egungo ibilguarekin lotu da berriro, bere garaian lurrez bete baitzen, sarbidea eta nekazaritza lanak errazteko. Lanen amaieratik, bi uholdek, 2009ko azaroaren 9an (633 m3/s eta T=2 urte) eta 2010eko urtarrilaren 15ean (782 m3/s eta T=4 urte), antzinako besoa eta meandroaren zati bat urez bete zuten.

1. argazkiaren oina, ezkerretik eskuinera: Miguel Guibert teknikaria, Javier Osés Mendigorriako alkatea, Gema Lasterra Mañeruko zinegotzia, Sanzberro kontseilaria eta Juan José Grau Ur Zerbitzuko zuzendaria.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Berezko lanen xehetasuna.xls
Udalen xehetasuna.xls

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa