(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Gamesa G10X proiektua Udalaz Gaindiko Plan Sektorial izendatu du astelehena, 2010.eko ekainak 7

Guztira 370 milioi euro inbertituko dituzte


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Gamesa Energia SAU (GESA) enpresak sustatzen duen G10X proiektua Udalaz Gaindiko Plan Sektorial (UGPS) izendatu du Nafarroako Gobernuak; hori, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako. Inbertsioa 370 milioi euro ingurukoa izango da. Gainera, UGPSa jendaurrean jarriko dute eta proiektuko jarduerek eragindako udalerrietako Udalei jakinaraziko diete.

Gaurko bileran, Gamesa Energia SAU (GESA) enpresak sustatzen duen G10X proiektua Udalaz Gaindiko Plan Sektorial (UGPS) izendatu du Nafarroako Gobernuak; hori, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako. Gainera, UGPSa jendaurrean jarriko dute eta proiektuko jarduerek eragindako udalerrietako Udalei jakinaraziko diete.

Gamesaren asmoa da bederatzi parke eoliko eta dagozkien instalazioak jartzea Nafarroako lau eremutan. Zehazki, Cortesko eremuan bi parke eoliko jarriko dituzte, I+D bailara eta Valdenavarro, guztira 14 aerosorgailurekin (11 eta 3 hurrenez hurren); Caparrosoko Las Masadas eremuan zazpi aerosorgailudun parke bat; San Adrian, Azagra eta Andosilla hartzen dituen Espinar delako eremuan lau parke eoliko, Espinar, El Raso, Las Lombas I eta Las Lombas II, hain zuzen, guztira 39 aerosorgailurekin (7,6,11 eta 6 hurrenez hurren); eta Los Arcos, Mendavia eta Elizagorria hartzen dituen La Planilla eremuan bi parke, La Planilla eta Valdelaguardia, 14 aerosorgailurekin (8 eta 6, hurrenez hurren). 

Halaber, goi tentsioko linea elektrikoak jarriko dituzte: Cortes-Tutera, Las Masadas-Erriberri, Las Lombas-Erriberri, La Planilla eta Valdelaguardia-Deikaztelu; eta baita azpiestazio elektrikoak ere: Cortes (Cortes), Las Masadas (Caparroso), Las Lombas (San Adrian), La Planilla (Elizagorria) eta Valdelaguardia (Los Arcos).
Jarduera egutegiaren arabera, bederatzi parke eoliko 2011tik 2013ra egingo dituzte. Hala, lehena, El Valle I+D, 2011ko lehen hiruhilekoan eraikiko dute eta azkena, La Planilla (I. eta II. faseak) 2013ko lehen hiruhilekoan. Lehenbizikoa 2011ko laugarren hiruhilekoan jarriko dute martxan eta azkena 2013ko laugarren hiruhilekoan.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa