(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Guardian Glass Navarra enpresaren beira ekoizteko ildo berria inauguratu du Tuteran astelehena, 2010.eko ekainak 7

Inbertsioa 32,9 milioi eurokoa da eta Foru Gobernuak %10 jarriko du: 3,2 milioi euro


Sanz Lehendakaria Guardian Glass Navarra enpresaren beira ekoizteko ildo berriaren inaugurazioan

Sanz Lehendakaria Guardian Glass Navarra enpresaren instalazioetan, Tuteran. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Guardian Glass Navarra enpresaren beira ekoizteko ildo berria inauguratu du; ekoizpen ildo berri horren helburua da beroa eta eguzkia kontrolatzea. Ekitaldira bertaratu dira Guardian Glass enpresako munduko presidentea, Russel Ebeid; enpresaren Tuterako kontseilari ordezkaria, Jean-Luc Morabito; Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro; eta Tuterako alkatea, Luis Casado.

Inaugurazioan, Foru Gobernuko Lehendakaria pozik agertu du ekoizpen ildo berriari ekin diotelako. Izan ere, ildo berri horrek energia eraginkortasunaren eta eramangarritasunaren arloko gizarte eskariei erantzuten die eta Nafarroan garapena sustatzen du. Horregatik, eskertu egin dio enpresari Nafarroarekiko daukan konpromisoa, kontuan hartuta garai zailak bizi ditugula. 

Halaber, Guardian Glass enpresaren munduko presidenteak azpimarratu du Nafarroak ospe ona daukala energia berriztagarrien ezarpenean eta adierazi du gustura dagoela Nafarroako Gobernuaren eta Tuterako Udalaren etengabeko babesarekin.

Enpresaren aipatu ildo berrian eraikinetarako beira bioklimatikoa egingo dute; beira horrek balio du, batetik, berokuntza sistemako beroa ez galtzeko eta, bestetik, eguzki irradiazioa eta beroa sartzeko. Ildo berri hori ezartzeko, enpresak 9.000 metro koadroko nabea eraiki du. Guztira 32,9 milioi euroko inbertsioa egin dute eta Nafarroako Gobernuak onartu du 3,2 milioi euroko laguntza ematea (egindako inbertsioaren %10). Gainera, energia aurrezteko laguntzen barruan, 2007an, proiektua idazteko 18.000 euro eman zizkioten enpresari.
Sanz Lehendakaria Guardian Glass Navarra enpresaren beira ekoizteko ildo berriaren inaugurazioan

Sanz Lehendakariak Guardian Glass enpresaren ekoizpen ildo berriaren inaugurazioaren oroitzapen plaka agertu du. ( irudia handitu )


Guardian Glass Navarra enpresak abian jarri duen proiektu hori Nafarroan azken urteetan egin den industria inbertsio handienetako bat da; proiektuari esker multinazional amerikarra egonkortu egingo da foru erkidegoan. Enpresak instalazioak modernizatu ditu, 50 lanpostu sortu ditu eta zorroa handitu du, balio erantsia eta etorkizun handia daukan produktu bati esker.

Enpresaren jarduera hori bat dator Nafarroako Gobernuaren energia politikaren oinarriekin (energia berriztagarriak, bioklimatismoa eta energia aurrezpen eta eraginkortasuna) eta klima aldaketari aurre egiteko borrokaren euskarriekin.

Guardian Glass Navarra enpresak 1993an ekin zion lanari Tuterako Montes del Cierzo industrialdean eta 50.000 metro koadro hartzen ditu. Gaur egun 280 langile dauzka. 

Dokumentazioa:
Discurso Presidente Guardian Glass Navarra.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa