(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adingabeen artean drogen eta alkoholaren kontsumoa prebenitzea, Zangozako Foruzaingoaren 2010eko helburuetako bat asteartea, 2010.eko ekainak 8

Caballero kontseilaria polizia-etxe horren eragin-esparruko herri nagusietako alkateekin bildu da


Caballero kontseilaria, Zangozako polizia-etxearen eragin-esparruko udaletako alkateekin egin duen bileran

Caballero kontseilariak Zangozako polizia-etxearen 2010eko helburuak alkateekin aztertu ditu. ( irudia handitu )

Javier Caballero Martínez lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria Zangozako Foruzaingoak artatzen dituen herri nagusietako alkateekin bildu da, inguru horretako segurtasunaren egoera aztertzeko eta 2010erako ezarritako helburuak jakinarazteko. Hona hemen helburu horietako batzuk: ondarearen aurkako delituak prebenitzea eta drogen kontsumoa eta trafikoa eta adingabeei alkoholdun edariak saltzea saihestea.

Ildo horretatik, industrialdeetan, egoitza-inguruetan eta aisiaguneetan eta urtean zehar antolatzen diren ekitaldi handietan zainketa handitzea aurreikusi da. Drogei eta armei dagokienez, agenteak ikastetxeetara hurbilduko dira, bide publikoan konfiskatuko dituzte, substantzien kontsumoa baimentzen duten lokalak zainduko dituzte eta alkohola adingabeei saltzea zainduko dute. Horri lotuta, establezimenduak asteburuetan eta jaiegunetan kontrolatuko dira.

Zangozako Foruzaingoaren arabera, inguruan Nafarroako ez-zilegi penalen tasarik txikiena dago, hurrengo arrazoi hauek direla bide: prebentzio-orientazioa eta herritarrengana hurbiltzea (2009an agenteek 2.122 ordu egin zituzten oinez, aurreko urteko 1.908 orduen aurrez aurre) eta koordinazioa Guardia Zibilarekin, Zangozako udaltzaingoekin eta beste udal agente batzuekin. Estatuko Segurtasun Idazkaritzaren datuen arabera, Foru Komunitatean salaketa penalak %31,65 dira, eta Zangoza inguruan, %14,62.

2010eko beste helburu bat bide-segurtasunaren, ingurumenaren eta Joko eta Ikuskizunen araudiaren aurkako arau-hausteak prebenitzeko kontrolak areagotzea izango da.

Seigarren bilera alkateekin

Caballero kontseilariak deitutako topaketara hurrengo hauek hurreratu dira: Eskisabel Suescun Hualde Zangozako alkatea; eta Agoitz (Francisco José Enguita Moros), Kaseda (Jesús Antonio Esparza Iriarte), Izaba (Ángel Luis de Miguel Barace), Irunberri (Javier Mauro Gogorcena Aoiz), eta Erronkariko (Agapito Boj y Garate) alkateak. Bileran Zangozako Udaltzaingoko agenteak eta beste udal agente batzuk ere egon dira. Era berean, Nafarroako Gobernua ordezkatuz, Juan Ramón Rábade Iráizoz Barne zuzendari nagusia, Alfonso Fernández Díez Foruzaingoko burua eta Juan Carlos Zapico Revuelta Zangozako polizia-etxeko inspektore eta burua egon dira.

Kontseilariak Nafarroako udaletako ordezkariekin egiten duen seigarren lan-bilera da, segurtasunari eta Foruzaingoaren eta tokiko polizia kidegoen edo udal agenteen arteko koordinazioari buruzko alderdiak jorratzeko. Aurretik bilerak egin ditu Tuteran, Altsasun, Tafallan, Iruñean eta Lizarran.

Caballero kontseilariak udalei gogorarazi dienez, Nafarroako Gobernuari dagokio tokiko polizien koordinazioa. Foruzaingoaren eta Estatuko Segurtasun Kidegoen arteko lankidetza operatiboa eta koordinazioa bideratu ondoren eta Nafarroako eta Estatuko administrazioen borondatea “lotu” ondoren, segurtasun publikoaren sistemako “hirugarren zutabea indartzeko unea” iritsi dela esan du, hau da, tokiko administrazioari eta tokiko poliziei dagokiena.

40 atxilotu 2009an


2009an, Zangozako polizia-etxeko agenteek 40 atxiloketa egin zituzten, 2008an baino bat gutxiago. Gainera, 182 salaketa jarri zituzten bide-segurtasuneko legeak ez betetzeagatik, 36 Herritarren Segurtasunari buruzko 1/92 Legea urratzeagatik (kalteak, droga-trafikoa, agintariei jarkitzea, etab.), eta 7 arma-erregelamendua ez betetzeagatik. Herritarrak Artatzeko Bulegoak 136 sakaleta penal eta 22 salaketa administratibo izan zituen, 2008. urtean bezala. Era berean, udalekin eta udaleko edo tokiko agenteekin harremanak areagotu ziren.

Base honetatik egiten diren zerbitzu berezien artean, hauek aipa daitezke: ospakizunak Xabierren (Xabierraldiak, Nafarroaren Eguna) eta Leiren (errege-familiaren bisitak, Nafarroako errege-erreginei egindako omenaldiak, Vianako Printzea Sariak ematea), neguko kanpaina Belaguan, jaiak (Almadiaren eguna, Hiru Behien Zerga, etab.), zaindarien egunak eta zainketa zerbitzuak Done Jakue Bidean. Horrez gain, partikularren arteko gatazketan bitartekaritza lana egiten da eta segurtasun publikoari lotutako alderdiei buruzko bilera informatiboak egiten dira (ikastetxeak, elkarteak, etab.).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Zangozako polizia-etxearen aurkezpena

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa