(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Vianako Printzea sariak jaso dituztenek bihar hitz egingo dute haien lanez, Gobernuak guztiontzat antolatu dituen hiru ekitalditan asteazkena, 2010.eko ekainak 9

Ekitaldietara bertaratuko dira kultura Jünger Untermann eta CEOMA eta Creative Handcrafts erakundeentako arduradunak


Nafarrek hiru hitzordu dauzkate bihar, gaur Vianako Printzea sariak jaso dituztenekin: batetik, Jünger Untermann hizkuntzalariarekin; bestetik, Adindunen Erakundeen Espainiako Konfederazioko (CEOMA) arduradunekin; eta azkenik, Creative Handicrafts GKEko arduradunekin. Saridunek saritutako jarduerez hitz egingo dute, Kultura eta Turismo Departamentuak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak antolatutako hitzaldietan.

Aurrena mahai-ingurua egingo dute, Nafarroako Kutxarekin elkarlanean antolatutako mahai-ingurua, hain zuzen. Parte hartuko dute Jose Luis Meler y de Ugartek, CEOMAko presidenteak, eta Antonio Burgueño Torijanok, “Desatar al anciano y al enfermo de alzheimer” programako zuzendariak. Izan ere, konfederazioaren programa horrek jaso du mendekotasunaren arloko Vianako Printzea nazioarteko saria. Hitzaldian parte hartuko du, baita ere, Alexandre Kalachek, Osasunaren Mundu Erakundearen "Zahartzea eta bizi zikloa" programako koordinatzaile ohiak. Kalache aditua da zahartzeari eta osasunari buruzko gaietan, eta munduan erreferentea da.

Hitzaldiaren lema hau da: “Adindunen eskubideak eta lokailuen erabilera”. Hitzaldia Civicanen egingo dute (Pio XII etorbidea 2B, Iruña), 11.00etatik aurrera, Gizarte Gaien Departamentuak sariak direla eta antolatu duen Mendekotasunaren Asteari hasiera emateko. Hizlariek adindunen eskubideen gainean dituzten iritziak azalduko dituzte, batik bat mendekotasunak dituzten adindunen eskubideei buruzkoak, eta eskubide horien inguruan sentsibilizatzeko eta informazioa zabaltzeko premiaz hitz egingo dute.

Hitzaldian egongo dira, gainera, Marta Alvarez Alonso, Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia, eta Jose Miguel Albizu Gabari, Nafarroako Kutxako marketin zuzendaria.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa