(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturias eta Vianako printze-printzesak Nafarroako errege-erreginei egindako tradiziozko omenaldiaren buru izan dira asteazkena, 2010.eko ekainak 9

Berorren gorentasunekin Beatriz Corredor Etxebizitza ministroa etorri da 


Berorren gorentasunak Nafarroako errege-erreginei egindako omenaldian.

Asturias eta Vianako printze-printzesak Nafarroako errege-erreginei egindako tradiziozko omenaldiaren buru izan dira Leiren. ( irudia handitu )

Felipe eta Letizia Asturias eta Vianako printze-printzesak Nafarroako errege-erreginei egindako tradizioko omenaldiaren buru izan dira gaur Leireko San Salbatore monasterioan. Ekitaldira 120 pertsona inguru hurreratu dira, besteak beste, Foru Komunitateko agintariak eta ordezkariak. Berorren gorentasunekin Beatriz Corredor Etxebizitza ministroa etorri da.

Asturias eta Vianako printze-printzesek Nafarroara egindako bisitaren lehen ekitaldia izan da. Ondoren, Iruñean bazkalduko dute, Arquitectura y Sociedad Fundazioak sustatutako “Arkitektura: gehiago gutxiagoren truke” kongresuko hizlariekin eta parte-hartzaileekin. Horren ostean, 2010eko Vianako Printzea Nazioarteko Sariak emango dituzte. Felipe jaunak sariak 1993tik ematen ditu.

Felipe jauna eta Letizia andrea Leirera automobilez joan dira Noaingo aireportutik. Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak hartu ditu, eta monasterioaren sarrera arte lagundu ditu. Bertan Francisco Pérez González Iruñeko artzapezpikuak eta Tuterako apezpikuak, Juan Manuel Apesteguía Martínez de Puntos Leireko abade mitradunak eta beneditarren erkidegoko gainerako kideek agurtu dituzte.

Ondoren, monasterioko bisiten aretora joan dira, eta bertan hurrengo hauek izan dituzte zain: Gobernuko kideak, Elena Torres Miranda Parlamentuko presidentea; Elma Sáinz Delgado Gobernuak Foru Komunitatean duen ordezkaria; eta José Antonio Aquerreta Martínez de Lagos Esako alkatea. Nafarroako Gobernuko Lehendakariak “San Miguel de Corella. Arte para los sentidos y el gozo de celebrar” liburuaren ale bat eman die. Liburu horretan, tenpluko pintura, bitxigintza eta eskultura piezen historia eta ezaugarriak eta tenpluan oraintsu egindako zaharberritze lanak kontatzen dira.

Segizioa

Absideen plazan, monasterioko atearen ondoan, kanpaiak jo dira eta horren ostean segizio tradizionaleko desfilea egin da. Aurretik joan dira aguaziltxoak, eskaintza egiteko lore koroarekin, eta giltzaria, tenpluko gurtzari eusteko dohaintza sinbolikoa duen zilarrezko kutxarekin.


Berorren gorentasunak, Corredor ministroa, Nafarroako Gobernuko Lehendakaria eta kontseilariak, Leireko elizako Speciosa atearen ondoan.

Berorren gorentasunak Beatriz Corredor Etxebizitza ministroarekin etorri dira. ( irudia handitu )

Ondoren, erregea eta mazolariak etorri dira, U itxuran jarritako korporazioaren aurretik. Korporazioa osatu dute Gobernuko kideek eta Gobernuko Lehendakariak eta Parlamentuko lehendakariak, aurretik Asturias eta Vianako printze-printzesak zituztela.

Segizioak monasterioaren esparruaren kanpoko galtzada zeharkatu du Speciosa atera arte. Bitartean, tronpeta eta tinbalen bandak Nafarroako ereserkia interpretatu du, “Erresumako Sarrera Martxa”. Atarian, abade mitradunak berorren gorentasunak agurtu ditu, ur bedeinkatua eskainiz.

Ospakizuna


Elizaren barrualdean, organoarekin nazioko ereserkia jotzen zuten bitartean, Felipe jaunak eta Letizia andreak haien lekua hartu dute, aldarearen ondoan. Jarraian, Iruñeko artzapezpikuak ospakizun liturgikoa egin du abadearekin eta erkidegoko monjeekin batera.

Iruñeko artzapezpikuak eta Tuterako apezpikuak emandako mezan, Paulo apostoluaren hitzak aipatu ditu, bertaratuak egiaren alde egitera bultzatzeko: “Egia morala sustatzeak, ongiari eta bertuteari lotuta dagoenak, modu arduratsuan jokatzea esan nahi du, egitateen errealitatetik urrundu gabe eta aldi berean egia eta ongia ordeztu behar ez duten ideologiak agerian jarri behar dira”.

Pérez González monsinoreak gaur egungo krisi ekonomikoa ere aipatu du. Zailtasun egoera honek “lagunduko gaitu lotzen gaituenari gehiago erreparatzen bereizten gaituenari baino. Krisiek, edozein lekutatik etorrita ere, giza esperientzian heltzen laguntzen digute; gure ekintzak zintzoagoak bihurtzen dira eta horrela ulermena, justizia eta bakea garatzen laguntzen dute”.

Eskaintzaren unean, Gobernuko Lehendakaria presbiterioaren erdira joan da, eta abade mitradunari Nafarroako erakundeek gurtzari eusteko egindako dohaintza sinbolikoa eman dio.

Ospakizuna eskaintzarekin amaitu da. Asturias eta Vianako printze-printzesek lore gorrien koroa ekarri dute, hitz hauekin: “Felipe eta Letizia, Asturias eta Vianako printze-printzesak Nafarroako errege-erreginen hilobian”. Loreak erresumako lehenengo monarken panteoian jarri dituzte.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Nafarroako errege-erreginei egindako omenaldiaren programa
Francisco Pérez monsinorearen sermoia

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa