(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Felipe printzeak esan du gizarteari arkitektura eraginkorra eta adimentsua eskaini behar zaiola eta eguneroko ingurunea gizatiartu beharra dagoela asteazkena, 2010.eko ekainak 9

Hori adierazi du “Arkitektura: gehiago gutxiagoren truke” nazioarteko biltzarra inauguratzeko bazkarian


Transcripción textual del video

Berorren gorentasunak, Asturiasko eta Vianako printze-printzesak 14.15ean heldu dira Baluartera, Nafarroako Batzar Jauregi eta Auditoriora. Han "Arkitektura: gehiago gutxiagoren truke" biltzarreko antolatzaile, sustatzaile eta hizlariekin bazkalduko dute; guztira 80 lagun bilduko dira. Biltzarra Arquitectura y Sociedad Fundazioak sustatu du eta Iruñean egingo dute gaur hasi eta hilaren 11ra bitartean.

Felipe printzea hizketan

Felipe printzea inaugurazio bazkarian ( irudia handitu )

Berorren gorentasunak, Asturiasko eta Vianako printze-printzesak 14.15ean heldu dira Baluartera, Nafarroako Batzar Jauregi eta Auditoriora. Han “Arkitektura: gehiago gutxiagoren truke" biltzarreko antolatzaile, sustatzaile eta hizlariekin bazkalduko dute; guztira 80 lagun bilduko dira. Biltzarra Arquitectura y Sociedad Fundazioak sustatu du eta Iruñean egingo dute gaur hasi eta hilaren 11ra bitartean.

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Baluarte kanpoaldean egin die harrera berorren gorentasunei. Printze-printzesek han agurtu dituzte, hain zuzen, bertaratu diren agintari nagusiak, besteak beste: Etxebizitza ministroa, Beatriz Corredor; Gobernuko ordezkaria, Elma Sainz; Iruñeko alkatesa, Yolanda Barcina; Parlamentuko burua, Elena Torres; Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas; Arquitectura y Sociedad Fundazioko burua, Carlos Solchaga; eta Patxi Mangado arkitekto nafarra. 


Gero, Felipe jaunak eta Letizia andreak bazkaltiarrak agurtu dituzte. Bazkaldu baino lehen hitz batzuk egin dituzte Carlos Solchaga Catalanek, biltzarra antolatu dutenen ordezkari gisa, Beatriz Corredor Sierra Etxebizitza ministroak eta Sanz Lehendakariak. Esku-hartzeen txanda Felipe jaunak amaitu du.

Felipe printzeak eskerrak eman ditu eta honako hau azpimarratu du: “gaur egun krisi ekonomikoaren eta langabeziaren ondorioz bizi ditugun zailtasunei aurre egiteko behar ditugu pentsamendua, ahalegina, sentsibilitatea eta teknika uztartzeko gai diren adimen ausartak". Berorren gorentasunak adierazi duen moduan, biltzarraren asmoetako bat hau da: “gizarteari arkitektura eraginkorra eta adimentsua eskaintzea, arkitektoek lantzen dituzten hiri eta landa espazioetan islatzen, sortzen eta egituratzen dituzten balioen bitartez eguneroko ingurunea gizatiartzeko". Felipe jaunak esan du, halaber, arkitekto espainiarren tradizio luzea kontuan hartuta biltzarrean ekarpen handiak egin daitezkeela, edertasun kontzeptuari balio etikoak gehituta: erabilgarritasuna, harmonia, bitartekoen arrazionaltasuna, eraikuntza eraginkortasuna eta materialen zaintza. 



“Arkitektura: gehiago gutxiagoren truke” biltzarreko inaugurazio bazkariko mahai nagusia

“Arkitektura: gehiago gutxiagoren truke” biltzarreko inaugurazio bazkariko mahai nagusia ( irudia handitu )

Sanz Lehendakaria gustura agertu da aditu ospetsuak elkartu dituen nazioarteko biltzar hori gure erkidegoan antolatu delako eta, batez ere, printze-printzesak bisitan etorri direlako. Sanzek honako hau adierazi du: “arkitektoek ekarpen handiak egin ditzakete enpleguak suntsitzen dituen krisi zitalari aurre egiteko behar dugun gizarte berria diseinatzeko eta eraikitzeko".

Lehendakariaren hitzetan, “gizarteak berrikuntza eta erantzukizuna ditu oinarri eta Gobernuak babestu egingo du herritarren ingurumen eramangarritasunarekiko eta energiaren erabilera zorrotz eta arduratsuarekiko daukaten gero eta errespetu handiagoa".

Beatriz Corredor Etxebizitza ministroak azpimarratu du gaur inauguratu den biltzarraren moduko foroak egokiak direla, ikuspegi orokorra dutelako eta arkitektura gizarteari lotutako arlo gisa jorratzen dutelako. Gainera, ministroak esan duen moduan, “herritarren garaia da, herriak bizi dituztenen garaia”, eta arkitektoen lan erabakigarria da hiriak planifikatzeko ekarpenak egitea.

Bere aldetik, Arquitectura y Sociedad Fundazioko buru Carlos Solchagak Fundazioaren sorreraz hitz egin du eta nabarmendu du erakundearen zereginetako bat dela "eskasia garai hauetan sortzeko modu berriak lantzea, zailtasunen aurrean asmamena areagotuz".

Hona hemen menua: garaiko zainzuriak, abelburu gisatua eta piku ogia, eta mamia, hori guztia Nafarroako ardoz bustia. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Discurso Su Alteza Real Almuerzo inaugural
Discurso Sanz Almuerzo inaugural
Discurso Carlos Solchaga Almuerzo inaugural
Web del Congreso Internacional "Arquitectura: más por menos"

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa