(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturias eta Vianako printze-printzesak Vianako Printzea Sariak emateko ekitaldiaren buru izan dira asteazkena, 2010.eko ekainak 9

Sarituak Jürgen Untermann hizkuntzalaria, Creative Handicrafts GKE eta Adinekoen Elkarteen Espainiako Konfederazioa dira


Transcripción textual del video

Vianako Printzea Sariak emateko ekitaldia. Hurrengo hauen parte-hartzea: Sanz Lehendakaria; Jürgen Untermann Kulturaren Vianako Printzea sariaren irabazlea; Creative Handicraftseko Isabel Marín, Elkartasunaren Vianako Printzea sariaren irabazlea, eta Méler y de Ugarte, CEOMAkoa, Mendekotasunaren Artapenerako Vianako Printzea sariaren irabazlea.

Sarituak printze-printsesekin

Asturias eta Vianako printze-printzesak Vianako Printzea Sariak emateko ekitaldiaren buru izan dira. ( irudia handitu )

Felipe eta Letizia Asturias eta Vianako printze-printzesak Kulturaren, Elkartasunaren eta Mendekotasunaren Artapenerako 2010eko Vianako Printzea Sariak emateko ekitaldiaren buru izan dira Baluarte Nafarroako Kongresu Jauregi eta Auditorioan. Sarituak Jürgen Untermann hizkuntzalaria, Creative Handicrafts GKE eta Adinekoen Elkarteen Espainiako Konfederazioa (CEOMA) dira.

Printzeak 18.45ean iritsi dira Baluartera, eta bertan Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak eta Foru Komunitateko agintari nagusiek harrera egin diete: Elena Torres Nafarroako Parlamentuko lehendakariak; Elma Saiz Gobernuaren ordezkariak Nafarroan, eta Yolanda Barcina Iruñeko alkateak. Ondoren, Felipe jaunak eta Letizia andreak hiru sarien epaimahaietako lehendakarien, kontseilarien eta enpresa babesleen agurra jaso dute, besteak beste: María Bayo Kulturaren Vianako Printzea Sariaren epaimahaiko lehendakaria, Miguel Induráin Elkartasunaren Vianako Printzea Sariaren epaimahaiko lehendakaria, eta Alexander Kalache Mendekotasunaren Artapenerako Vianako Printzea Sariaren epaimahaiko lehendakaria. Era berean, Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak; María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak; Txomin García Euskadiko Kutxako lehendakariak; eta Rosa Jaso Caja Navarra Fundazioko lehendakariak berorren gorentasunak agurtu dituzte.

Eraikinean sartu ondoren, printze-printzesak Baluarteko areto nagusira agertokiaren ondoko atetik sartu dira, eta bertan egin da Vianako Printzea Sariak emateko ekitaldia, 1.000 gonbidaturen aurrean.
Felipe printzea

Felipe printzea, bertaratuei hitz egiten. ( irudia handitu )

Ekitaldia kanpo-ahots batek gidatu du eta aldi berean zeinu-mintzairan interpretatu da. Sariak eman aurretik, Espainiako eta Nafarroako ereserkiak interpretatu dira, eta ondoren Nafarroako Gobernuko Lehendakariak hartu du hitza. Ondoren, Vianako Printzea Sariaren lehenengo 20 edizioak laburtzen zituen bideoa proiektatu da.

Sanz Lehendakariak sarituei eskerrak eman dizkie, konpromisoa dutelako “askotan irismen laburreko interesen inguruan mugitzen den mundu honetan; zuok eskaintzen diguzuen ibilbidea eta zuon proiektuak erreferentzia dira justizia eta duintasun printzipioetan oinarritutako mundu orekatu eta solidarioa izateko hartu beharreko bidea zein den jakiteko”. Amaitzeko, hurrengoa esan die: “Zorionak Nafarroarekin lotzen zaituzten sari hauengatik; Nafarroako herritarrak sari horien bidez aberastu egiten gara, zuon ekarpenei esker”.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Intervención Su Alteza Real.doc
Intervención Presidente Sanz.doc
Intervención del Premio Príncipe de Viana de la Cultura, Jünger Untermann.
Intervención del Premio Príncipe de Viana de la Solidaridad, Isabel Martín.
Intervención del Premio Príncipe de Viana de la Dependencia, José Luis Méler (CEOMA).
Premios Príncipe de Viana
Programa de mano entrega Premios Internacionales de Navarra.pdf
Laudatio Premio Príncipe de Viana de la Cultura
Laudatio Premio Príncipe de Viana de la Solidaridad
Laudatio Premio Príncipe de Viana de la Dependencia
Retrospectiva Premios Príncipe de Viana

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa