(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kirolaren Institutuak Kiroltasunaren sariak eman dizkie eskola ume, ikastetxe, kirolari eta arbitroei osteguna, 2010.eko ekainak 10

“Ohitura osasungarriak” lehiaketan 4.740 ikasleren lanak jaso dituzte


Kiroltasun kanpaina 2010

Nafarroako Kirolaren Institutuak Kiroltasunaren sariak eman dizkie eskola ume, ikastetxe, kirolari eta arbitroei

Nafarroako Kirolaren Institutuak (NKI) 2010eko Kiroltasun Kanpainako sariak eman ditu gaur. Sari horien asmoa da lehiaketetan joko garbia eta kiroltasuna aintzatestea. Sariek hiru atal dauzkate: batetik, eskola umeek idatzitako ipuinak eta egindako marrazkiak saritzen dituzte; bestetik, heziketa proiektuak; eta azkenik, “Kirolaren balioak” lemapean, kirol arloko gertakari edo ibilbide nabarmenak.

Sariak NKIko zuzendari gerenteak, Jose Javier Esparza Abaurreak, eman ditu gaur arratsaldean, Larrabide gazteen egoitzan. Hasteko, 8. Marrazki eta Ipuin Lehiaketako sariak eman dituzte; lehiaketaren lema hau zen aurten: "Ohitura osasungarriak". Guztira Heziketa Bereziko, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen zikloko 4.740 ikaslek aurkeztu dituzte lanak. 

Lehiaketan bederatzi maila zeuden, prestakuntza ziklo horietan banatuta: bost marrazketarako eta gaztelaniazko eta euskarazko kontakizunetarako bina. Maila bakoitzean bina sari eman dituzte eta, beraz, 18 ikasle saritu dituzte.

Heziketa proiektuak 

Heziketa proiektuen arloan hiru ikastetxe saritu dituzte: Iruñeko Sagrado Corazon, “Jolasaldi aktibo eta osasungarriak” proiektuagatik; Kaparrosoko Virgen del Soto, "Guztiok jolasten dugu” ekimenagatik; eta Nuestra Señora de la Asuncion ikastetxea, Aragoiko bailarako 34. eskola jokoak antolatzeagatik.

“Kirolaren balioak” sariak jaso dituzte, batetik, Eguesibarreko 1. erregional mailako futbol taldeko Izurde Martinez Delgado jokalariak, nahigabe lurrera botatako atezainari gola sartzeari uko egiteagatik; eta bestetik, Eguesibarreko 7 futboleko B mailako taldeko teknikariei, Atarrabia C taldearen kontra 2 eta 1 irabazten zihoazela jokalariei aurkakoek gola sar ziezaien uztea agintzeagatik, abantaila ematen zien gola bidegabekoa zela iritzi ziotelako. 

Hiru arbitroren lana eta kiroltasunaren aldeko jarrera ere saritu dituzte gaur: Arnaldo Perez Peña saskibaloi epailearena, Alfonso Eraso Esteban eskubaloi arbitroarena eta Jose Antonio Delgado Lopez futbol jokozainarena. 

Horrez gain, NKIk aintzatetsi du Oronoz-Mugaire suhiltzaile etxeko Patxi Peña, Carlos Urrutia eta Pablo Guimera suhiltzaileen jarrera profesionala, eta baita Jaso ikastolako Imanol Janices, Mikel Epalza eta Eneko Aizaguirre irakasleena. Izan ere, haiek bizkor erreakzionatu zutelako konpondu zen natur jardueren kanpainan parte hartzen ari zen ikasle baten egoera larria konpontzea; kanpaina horiek urtero egiten dituzte Baztango bailaran.

Dokumentazioa:
Listado de premiados Valores del Deporte 2010.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa