(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideak herritarrak jabearazi nahi ditu udaran animaliak kalean abandonatzeak sortzen dituen arazoez ostirala, 2010.eko ekainak 11

Animaliak babesteko Etxauriko zentroa arduratzen da kalean dabiltzan zakurrak hartzeaz, identifikatzeaz, txertatzeaz eta parasitoak hiltzeaz


Osasun Departamentuko Osasunbideak herritarrei deia egin die, jabetzeko udaran lagun egiteko animaliak ez direla utzi behar.

Izan ere, lagun egiteko animaliak udaran abandonatzen dituzte gehien. Horrek agerian uzten du maskotak batzuentzat ez dira izaki bizidunak, baizik kontsumitzeko edo apetaren bat asetzeko produktuak. Horregatik, Osasunbideako zuzendari Marisol Arangurenek nafarrei eskatu die hezibidez jokatzeko eta aintzat hartzeko familian zakurren bat edo beste animaliaren bat hartuz gero, zaindu egin behar dela. 
 

Animaliak babesteko Etxauriko zentroa  

Osasun publikoko arazo hori konpontzeko, Nafarroako Gobernuak animaliak babesteko zentro bat dauka, Etxaurikoa, hain zuzen. Zentro hori Osasunbideak eraiki zuen 1993an eta hidatidosia kontrolatzeko osasun publikoko programaren esparruan aritu da lanean (programa hori 1988an jarri zen abian). Horretarako, zentroari gaixotasun hori kontrolatzeko lan guztiak egokitu zizkioten: zakurrak identifikatzea, txertatzea eta parasitoak kentzea; kaleko eta abandonatutako zakurrak biltzea; gizakietan gaixotasunaren epidemiologia zaintzea; hildako ardiak deuseztatzea; eta hidatidosiak zakur eta hornidura animaliengan daukan eragina zaintzea.

Animaliak babesteko Etxauriko zentroak eta zakurrak hartzeko, harrapatzeko eta ostatu emateko zerbitzuak lortu dute Nafarroako kale eta auzoetan kaleko zakurrik ez egotea eta hidatidosiak zakurrengan duen eraginaren segimendua egitea. Zentroaren informazio web orria hau da: http://www.cpaetxauri.com/. , Web orri horretan ikusiko duzue zer zakur dauden adoptatzeko eta zentroarekin harremanetan nola jarri. Zentroan dauzkate animaliei ostatu emateko 45 box, aisiarako eremuak eta zerbitzuen eraikina; eraikin horretan daude bulego lanetarako espazioak, eutanasia eta autopsia gelak, elikagaien biltegia eta sendaketak egiteko eta arreta emateko lokala.

Albaitaritza zerbitzuari dagokionez, albaitaria astean hiru egunean egoten da zentroan, txertoak jartzeko, animaliak identifikatzeko, diagnostikoak, tratamenduak, sendaketak eta desinfekzioak egiteko eta parasitoak hiltzeko. Dagokionean, animalia zaharrenei edo adoptatu ezin direnei eutanasia egiten die. Nekropsiak ere egiten ditu, hidatidosia eta beste zoonosi batzuk kontrolatzeko eta prebenitzeko programaren barruan.

Halaber, estatutik kanpo adoptatzeko animalien dokumentazioa eta pasaporteak prestatzen ditu, zakurrak adoptatzen laguntzen duten animaliak babesteko irabazi asmorik gabeko elkarteekin lana koordinatzen du eta, gainera, arduratzen da zentroko langileek, jarduera administratiboez, erregistroez eta Osasunbideko arduradunekiko harremanez.

Zentroa lanegunetan (salbu larunbatetan) 13.30etik 17.00etara egoten da irekita eta larunbatetan 11.00etatik 12.00etara. Osasunbideako zuzendari Marisol Arangurenek esan duenaren arabera, zakurrak biltzeko eskariei 48 orduan erantzuten diete, gehienez. Lan hori San Fermin Albaitaritza Zentroak egiten du, enpresa horri esleitu baitzioten zerbitzuaren gestio lanak 2010eko otsailean.

Behar denetan, animaliak Mutiloagoitiko albaitaritza klinika horretara eramaten dituzte, Etxaurin egin ezin diren diagnostiko edo tratamendu konplexuagoak egitera.

Dokumentazioa:
adopciones y devoluciones de perros.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa