(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 325.000 euro jarriko ditu nekazaritza ustiategietan emakumeen lana nabarmenagoa izan dadin astelehena, 2010.eko ekainak 14

Gobernuak Gizarte Segurantzako kuotaren erdia ordainduko die 50 urtetik beherako titular eta titularkideei


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak onartu du 2014ra arte 325.000 euroko gastua egitea, Nekazaritzako Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden emakumeei diru-laguntzak emateko. Helburua da nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietan emakume gehiagok lan egitea. Nekazaritza Ustiategien Erregistroko 2010eko datuen arabera, Nafarroan 20 urtetik beherako 40 emakume eta 50 eta urte arteko 40 emakume daude Gizarte Segurantzako Nekazaritza Erregimen Berezian afiliatuta. Neurri horren helburua da emakumeei nekazaritza munduan lan egin dezaten erraztea eta emakumeek egiten duten lanak eta jartzen dituzten ondasunek behar bezalako aintzatespena izatea; izan ere, askotan, ustiategiko titularra bakarra izaten da, gehienetan gizonezkoa.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak onartu du 2014ra arte 325.000 euroko gastua egitea, Nekazaritzako Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden emakumeei diru-laguntzak emateko. Helburua da nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietan emakume gehiagok lan egitea.

Neurri horrek estatuko araudi bat osatzen eta zabaltzen du. Araudi horri jarraiki, nekazaritza ustiategiren bateko titular edo titularkide diren 40 urtetik beherako emakumeei Nekazaritzako Gizarte Segurantzako kuota %30 jaisten zaie. Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren asmoa da beherapena %50ekoa izatea (beraz, gainerako %20 jarriko du) eta 40 eta 50 urte arteko emakumeei ere laguntzea, kuotaren %50 ordainduta (hori ez dago estatuko araudian jasoa).
Nekazaritza Ustiategien Erregistroko 2010eko datuen arabera, Nafarroan 40 urtetik beherako 25 emakume eta 40 eta 50 urte arteko 20 emakume daude Gizarte Segurantzako Nekazaritza Erregimen Berezian afiliatuta (erregimen hori langile autonomoen araubide berezian, LAABen, dago integratua).

Diru-laguntza horiek emango zituztela Begoña Sanzberro Iturririak, Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, jakinarazi zuen 2009ko maiatzean. Neurri horren helburua da emakumeei nekazaritza munduan lan egin dezaten erraztea eta emakumeek egiten duten lanak eta jartzen dituzten ondasunek behar bezalako aintzatespena izatea; izan ere, askotan, ustiategiko titularra bakarra izaten da, gehienetan gizonezkoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa