(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak dio lan erreforma “beharrezkoa” dela, baina eskatu du alderdi politikoekin negoziatzea asteazkena, 2010.eko ekainak 16

Espainiako Gobernuaren proposamena kritikatu du, lan merkatuaren zurruntasunak sortutako arazoak ez dituelako konpontzen


Sanz Lehendakaria hizketan, Nafarroako zenbait enpresabururen aurrean, Cinco Dias astekari ekonomikoak antolatutako gosarian

Sanz Lehendakaria hizketan, Nafarroako zenbait enpresabururen aurrean, Cinco Dias astekari ekonomikoak antolatutako gosarian ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesmak esan du lan erreforma "beharrezkoa eta ezinbestekoa" dela gaur egungo testuinguru ekonomikoan. Sanzek adierazi du agente sozial eta ekonomikoekin ezin izan badute hitzartu, alderdi politikoekin hitzartzea posible izan behar duela. Cinco Días astekariak Iruñeko hotel batean antolatu duen gosari-solasaldi batean esan du hori, Nafarroako hainbat enpresabururen aurrean. Sanzek honako hau adierazi du baita ere: "posible izan behar du elkarrizketa politikoa egitea eta erreforma politika aldetik hitzartzeko ahalegina egitea".

Lehendakariaren iritziz, Espainiako Gobernuak planteatutako lan erreforma “ahula eta arina" da. Gainera, erreforma horrek ez ditu konpontzen estatuko lan merkatuaren zurruntasunak sortutako arazoak, eta ezta beste gai asko ere, esaterako: langabezia aseguruaren iraupena.

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak hitz egin du, baita ere, Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoetara eraman nahi dituen aurrekontu murrizketa berriak. Ez zaio ongi iruditzen gobernu zentralak erkidegoen gain uztea estatuko defizita murrizteko zama guztia, nahiz eta “guk zerbitzu guztiak denentzat eta doan eman".


Sanz Lehendakaria hizketan, Nafarroako zenbait enpresabururen aurrean, Cinco Dias astekari ekonomikoak antolatutako gosarian

Cinco Dias astekariak antolatutako gosaria. ( irudia handitu )

Sanz Lehendakariak Nafarroan orain arte eskaintzen joan diren "gizarte zerbitzu bikainak" aipatu ditu. Haren esanetan, Nafarroa beste erkidego batzuk baino aurrerago dago enplegua eta familia uztartzeko politiketan, eta askoz aurrerago mendekotasun arloko laguntza politiketan.

Miguel Sanz ez dator bat errenta handienei zerga handiagoak jartzeko neurriak hartzearekin, neurri horiek kalteak eragingo lituzkeelako ekonomian eta enpleguan, eta kapitalak lekualdatzea eragin dezaketelako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa