(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Azkoienen izan da, Hidronew XXII enpresaren instalazioak ikusten asteazkena, 2010.eko ekainak 16

Enpresak ibilgailuei errekuntzako motorrak osorik kendu eta motor elektrikoak jartzen dizkiete


Sanz Lehendakaria, Roig kontseilaria eta Jofemar taldeko presidentea, Felix Guindulain

Sanz Lehendakaria, Roig kontseilaria eta Jofemar taldeko presidentea, Hidronew XXII enpresan ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Jofemar taldearen Hidronew XXII enpresak Azkoienen dauzkan instalazioak ikustera joan da. Enpresan ibilgailuei errekuntza motor tradizionalak kendu eta motor elektrikoak jartzen dizkiete. Bisitan motorrak nola ordezkatzen dituzten eta enpresak proposatzen duen ibilgailu elektrikoak ekonomia eta ingurumen aldetik zer abantaila dituen azaldu diote Sanzi. 

Lehendakariak ibilgailu elektriko bat probatu du eta azpimarratu du Nafarroako Gobernuak I+G prozesuak babesten dituela. Alde horretatik, adierazi du araudia egokitzen joango direla eta erraztasunak emango dizkietela ibilgailu elektrikoak herrian ibiltzeko baimenak ematen dituzten Udalei.

Halaber, Jofemar taldea zoriondu du, ekimen hori bide erakuslea eta oso ona delako. Nabarmendu du, gainera, “proiektua patentatzeak” esan nahi duela “taldeak ahalmen teknologiko handia" daukala.

Jofemar taldeak sistema energetikoen inguruko ikerketen ondorioz sortu du, zentro teknologikoaren barruan, atal berri hori: Hidronew XXII. Azkoiengo instalazioetan motor elektrikoak jartzen dizkiete utilitarioei, Europako araudiei jarraiki.

Jofemar taldea duela ia 40 urte sortu zuten. Ordudanik, enpresan ekoizpen eremua zabaltzen joan dira eta era guztietako sistema elektroniko eta mekanikoak dauzkate. Orain zentro teknologiko handi bat eta instalazio modernoak dauzkate. Instalazio horietan jarri dituzte, besteak beste, ingeniaritza saila eta motorrak ordezkatzeko ekoizpen katea. 



Hidronew XXII enpresako langileak

Hidronew XXII enpresaren instalazioak Azkoienen ( irudia handitu )

Sanz Lehendakariak enpresaren gainerako instalazioak ere ikusi ditu. Bisitan lagun izan ditu Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Mª Roig Aldasoro; Jofemar taldeko presidentea, Felix Guindulain Vidondo; eta Jofemar taldeko mekanika ataleko ingeniaritzako burua, Alfredo Castillo Alonso.

Nafarroako Gobernuak, 1991an hasi eta 2009ra bitartean, 940.000 euro eman dizkio Jofemar taldeari, inbertsioak egiten eta enplegua sortzen laguntzeko. Aldi horretan, enpresak 11,8 milioi euro inbertitu ditu, diru-laguntza horiek jasotzeko nahikoa. 


Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa