(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cultur programaren edizio berriak Nafarroako leku turistikoak zeharkatuko ditu uztailaren 16tik abuztuaren 30era osteguna, 2010.eko ekainak 17

Kontzertuak, ikuskizunak, erakusketak eta ardo-dastaketak antolatu dira 26 herri eta interesgunetan


Cultur 2010 programaren kartela. ( irudia handitu )

Uztailaren 16an, ostirala, Cultur programaren edizio berria abian jarriko da. Abuztuaren 30era arte Foru Komunitatean interes turistikoa duten leku nagusiak zeharkatuko ditu.

Cultur programa Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Kultura eta Turismo Departamentuaren bitartez. Helburua da turistak Nafarroan gustura egotea. Programa, beraz, udaran Foru Erkidegora bisitan etortzen den jendeari dago zuzendua. Horretarako, hainbat jarduera antolatu dituzte, uztailean eta abuztuan 26 herri eta interesgunetan egiteko.

Gauzak horrela, Irantzuko monasterioko klaustroa, Orreagako errege kolegiata eta Los Arcos, Viana, Gares eta Erriberriko elizak kontzertuetarako eszenatoki bihurtuko dituzte. Horrez gain, Otsagabia eta Elizondoko kaleetan tradizioa eta folklorea egongo dira ikusgai: dantza ikuskizunak eta herri kirolak egingo dituzte.

Iratiko Oihanean eta Orgiko Hariztian musika ekitaldiak egingo dira. Lizarra eta Zangozako oinetxe eta jauregietan artista nafarren musika berria egongo da entzungai. Nafarroako artistak dira, hain zuzen, Cultur programako protagonista garrantzitsuenak. Pintura eta eskultura erakusketak ere egongo dira, Azkoienen, Garesen, Bertizko Jaurerrian eta Agoitzen.

Aurtengo udan Nafarroa bisitatzen duten turistek eta bidaiariek lurralde anizkuna ezagutzeko aukera izango dute. Cultur programaren barruan, gure Komunitateko musika, tradizioa, folklorea eta artea ere apur bat hobeto ezagutuko dituzte.

Hona hemen aurtengo Cultur programako jarduerak hartuko dituzten herriak: Abartzuza (Irantzuko monasterioa), Artaxoa, Corella, Donamaria, Elizondo, Lizarra, Etxauri, Xabier, Lekunberri, Los Arcos, Murchante, Otsagabia, Erriberri, Orbaitzeta (Iratiko Oihana), Gares, Orreaga, Erronkari, Zangoza, Tutera, Uxue, Viana eta Zugarramurdi.

Erakusketak eta beste jarduera batzuk

Arte plastikoek, pinturak eta eskulturak, batez ere, leku aipagarria izan dute beti Cultur programaren barruan. 1996tik, Cultur programak 67 erakusketa sustatu ditu hainbat herritan.

Cultur programaren edizio berrian lau erakusketa berri egingo dira: uztailaren 16tik abuztuaren 29ra, Cultur programako erakusketak Bertizko Jaurerrian, Agoitz eta Azkoiengo kultura-etxeetan eta Garesgo Vínculo Etxean egingo dira. Amaya Gurpide, Iñaki Bergera, Juanjo Lazcano eta Iker Serrano artistek haien lanak erakutsiko dituzte.

Erakusketez gain, jardueren programazio luze eta anizkuna dago, hala nola, Bacoren melodiak, ardo dastaketaren ikastaroa, herri kirolen erakusketak, zesta-puntaren ikuskizunak, topaketak Gayarrerekin, dantza folklorikoak, eskulangintza erakusketak, folk musika, ganbera musika, Erdi Aroko eta Errenazimenduko musika, pop musika eta musika korala.

Dokumentazioa:
Cultur.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa