(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Iruñeak 2016an Kulturaren Europako Hiriburua izateko aurkeztu duen hautagaitza babestu du ostirala, 2010.eko ekainak 18

Proiektua Nafarroako hiriburuko Udalak bultzatu du eta Torun Poloniako hiriarekin batera aurkeztu du hautagaitza


Transcripción textual del video

Iruñeak bi milurtekotan historiaren joan-etorriak orientatu ditu eta harresien barruan aldi eta kultura guztien erakusgarri diren monumentuak eta artelanak pilatu ditu. Duela mende bat, Iruñea bakardadea gainditu eta hiri ireki eta modernoa, jakobearra eta unibertsitateari lotutakoa bihurtu zen, jardueraz betea eta oso atsegina, parke eta lorategi askorekin.
Iruñea Nafarroa aurreratu eta aitzindariaren hiriburua da eta prestazio handiak eskaintzen ditu hezkuntzan eta medikuntzan, teknologian eta kirolean, eta kulturaren bidez etorkizunean gizarte bultzada sortzen dela ulertzen du.
Nafarroako Gobernuak Iruñeak 2016an Kulturaren Europako Hiriburu izateko aurkeztu duen hautagaitza modu erabakigarrian babesten du eta eta proiektu horri lankidetza eskaini dio hasiera-hasieratik, inbertsio eta proiektu garrantzitsuak bultzatuz, Iruñearen, bertako monumentu eta instalazioen, San Ferminen eta kultura-jarduera bizi eta askotarikoaren erakargarritasuna indartze aldera.
Nafarroak eta Iruñeak bisitari guztiak ateak irekita eta bihotz-bihotzez hartuko dituzte. Jai ahaztezina izango da.

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko Lehendakaria

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko Lehendakaria bulego ofizialean. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Iruñeak 2016an Kulturaren Europako Hiriburua izateko aurkeztu duen hautagaitza babestu du. Proiektu hori Nafarroako hiriburuko Udalak bultzatu du, eta helburua erdietsiz gero, hiria urte horretan kultura-jardueraren erreferentziako egoitza bihurtu eta hiria nazioartean proiektatzeko pizgarria izango litzateke.

Xede horretarako, Sanz Lehendakariak bideoan mezu bat grabatu du. Mezu horretan, hiriak bi mila urteko historian pilatu duen kultura eta arte ondareari aipamen egiten dio, eta Iruñearen izaera ireki eta modernoa gogorarazi du. Lehendakariaren esanetan, hiriak “prestazio ugari eskaintzen ditu hezkuntzan eta medikuntzan, teknologian eta kirolean, eta kulturaren bidez etorkizunean gizarte bultzada sortzen dela ulertzen du”.

“Nafarroako Gobernuak Iruñeak 2016an Kulturaren Europako Hiriburua izateko aurkeztu duen hautagaitza modu erabakigarrian babesten du, eta proiektu horri lankidetza eskaini dio hasiera-hasieratik, inbertsio eta proiektu garrantzitsuak bultzatuz, Iruñearen, bertako monumentu eta instalazioen, San Ferminen eta kultura-jarduera bizi eta askotarikoaren erakargarritasuna indartze aldera”, dio Lehendakariak mezuan.

Europako hiri bat urtebetez kultura-erreferentziatzat izendatzea 1985ean erabaki zuen EBko Ministroen Kontseiluak, Melina Mercouri Greziako orduko ministro eta aktorearen proposamenari jarraituz. Lehenengo hiria Atenas izan zen. Kulturaren Europako Hiriburuaren titulua 2000. urtean sortu zen eta urtero Europako Batzordeak eta Parlamentuak ematen diete Europar Batasuneko bi hiriri. Horren ondorioz, hautagaitzak bikoitzak dira, eta kasu honetan, Iruñea Torun Poloniako hiriarekin batera aurkeztuko da. Espainian, 2016rako hautagaitza probintziako hamasei hiriburuk aurkeztu dute, eta aurretik, titulu hori Madrilek (1992), Santiago de Compostelak (2000) eta Salamancak (2002) izan dute.

Iruñeko Udalak hautagaitzari buruzko web orrian, Pamplona2016, azaltzen duenez, “hiriak erronka honi heltzeko izan duen helburu nagusia hiria Espainian, Europan eta munduan kultura erreferentea bihurtzea da, kultura hiriaren identitate marka bihurtuz”. Iturri horren arabera, Iruñeko Udalak xede hauek ditu: herritarren eskakizunei erantzuten dien kultura-programa jasangarria sortzea; kultura zaindu eta zabaltzeko herritarrekin loturak sortzea; Europako eta munduko beste hiri batzuekin adiskidetasun lokarriak sendotzea; San Ferminei esker munduan Iruñeari buruz dagoen ezagutza handitzea eta hiriaren proiekzioa zabaltzea, eta europar dimentsioa eta aniztasunak dakarren aberastasuna herritarren kontzientzian sustatzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa