(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalan kontseilariak aurtengo Europako Parlamentu Zientifikoan parte hartu duten San Cernin ikastetxeko hiru ikasleei harrera egin die ostirala, 2010.eko ekainak 18

Parlamentura Espainiatik joandako ordezkari bakarrak izan ziren


Catalan kontseilaria eta San Cernin ikastetxeko ikasleak.

Catalan kontseilaria, aurtengo Europako Parlamentu Zientifikoan parte hartu zuten ikasleekin. ( irudia handitu )

Hezkuntzako kontseilariak, Alberto Catalan Higuerasek, Hezkuntza Departamentuko haren bulegoan hartu ditu aurtengo Europako Parlamentu Zientifikoan (European Science Parliament) parte hartu duten Iruñeko San Cernin ikastetxeko hiru ikasleak. Biltzar hori martxoan egin zuten Alemaniako Aachen herrian.

Taldeko hiru ikasleak dira: Pablo Buena, Juan Carlos Segura eta Guillermo Jimenez. Haien irakasle Arantxa Hernandez ere izan da harreran.

San Cernin ikastetxea Europan Internet bidez egindako aurreneko fasean aukeratutako 25 ikastegietako bat izan zen.

Hiru ikasle horiek ziren, gainera, Europako Parlamentu Zientifikora Espainiatik joandako ordezkari bakarrak. Parlamentuan gaurkotasuneko gai soziopolitikoak lantzen dituzte, zientziaren eta ikerketaren ingurukoak. Aurtengoa bigarren edizioa zen. Ura izan zuten eztabaidagai, ikuspegi hauetatik: ekonomia, politika, gizartea, teknologia eta gizarte erantzukizuna.

Europako Parlamentu Zientifikoan ikasle nafarrek taldeka egin zuten lanean, beste herrialde batzuetako gazteekin batera, eta uraz hitz egin zuten, hainbat ikuspegitik.

Helburuak ziren, batetik, gaiari buruzko ondorio objektiboak biltzea; eta bestetik, ikasleei parlamentu dinamikari (bozketa, osoko bilkura eta batzordeei) buruzko oinarrizko ezagutzak ematea.

Akisgraneko Deklarazioa

Akisgraneko Deklarazioa 2008an onartu zuen Europako Parlamentu Zientifikoak. Deklarazio horretan Europar Batasunean energia berdea garatzeko gomendioak egin zituzten.

Heziketa eta ikerketa nabarmendu zituzten, besteak beste, epe luzerako hausnarketa egitea eskatu zuten eta gazteek erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartu behar zutela adierazi zuten.

Bileran, partaideek onartu zuten Deklarazio horren berri erakundeei ematea, Europar Batasunari, adibidez, eta tokian-tokian eta estatuetan zabaltzea.

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa