(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hemeretzigarren “Nafarroa Bermea” Uharte Arakilgo enbalaje enpresa bati eman zaio astelehena, 2010.eko ekainak 21

Embalajes Breton SL enpresak diru horrekin 3.487,93 m2-ko industria-nabea eraikiko du herri horretako Sargaitz industrialdean


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroa Berme berri bat ematea adostu du, Sonagar enpresa publikoaren bidez. Nafarroa Bermea Uharte Arakilgo enbalaje enpresa bati eman zaio. Enpresa horrek 810.000 euro inbertituko ditu guztira aipatu herriko Sargaitz industrialdean 3.487,93 m2-ko industria nabea eraikitzeko. Nabean lehortzeko inguru bat eta zur berderako biltegi bat egongo dira. Berme hau 486.000 euroko zenbateko osorako emango da, eta amortizatzeko gehiengo epea 120 hilabete izango da.

Bermea “Embalajes Bretón, SL” enpresari eman zaio 18/2008 Foru Legean, azaroaren 6koan, Nafarroako ekonomia suspertzeko 2009-2011 urteetarako neurriei buruzkoan, krisiari aurre egiteko ezarritako neurrien barruan. Xedea enplegua sortzen duen inbertsioa babestea eta enpresa txiki eta ertainen beharrizanetara kostu eta epeei dagokienez egokitutako finantzaketa erraztea da, gaur egun zailtasunak baitaude kreditua lortzeko.

Embalajes Bretón SL enpresak 2004an hasi zuen jarduera, zurezko enbalajeak, tiraderak, paletak, esportazioetarako kutxak, etab. neurrira egiteko.

Nafarroako Gobernuak eman duen hemeretzigarren Nafarroa Bermea da. Bermeak jaso ditzakete hurrengo hauetan ezarritako neurrietara biltzeko moduko inbertsioak egiten dituzten enpresak: 18/2008 Foru Legea, azaroaren 6koa, Nafarroako ekonomia suspertzeko 2009-2011 urteetarako neurriei buruzkoa, eta Gobernuaren 2008ko azaroaren 24ko Akordioa, industria-inbertsiorako, nekazaritzako elikagaiak eraldatu eta merkaturatzeko eta enpresa txiki eta ertainetarako turismo-azpiegiturak sortu eta modernizatzeko.

Bermeak 60.000 eta 600.000 euro bitartekoak izango dira, eta gehieneko zenbatekoa proiektu bakoitzerako aurreikusitako inbertsioaren %60koa izango da. Horren arabera, laguntzak lortzeko gutxieneko inbertsioa 100.000 eurokoa izango da.

Nafarroako Gobernuak Sociedad Navarra de Garantía Recíproca (Sonagar) sozietatearen bidez emango duen guztizko zenbatekoa 30 milioi eurokoa izango da. Bermeen gehieneko epea 10 urtekoa izango da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa