(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Kraft Foods enpresaren Vianako instalazio berriak inauguratu ditu asteartea, 2010.eko ekainak 22

Oreo galleten ekoizpen ildo berri bat sortu dute, beste ildo batzuk birmoldatu eta modernizatu dituzte eta negozio ildo berri bat sartu dute


Lehendakaria Kraft Foods enpresaren Vianako instalazio berrien inaugurazioan

Sanz Lehendakaria Kraft Foods enpresaren Vianako instalazio berrien inaugurazioan ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Kraft Foods enpresaren Vianako ekoizpen zentroko instalazio berriak inauguratu ditu. Han ekoizten dituzte, hain zuzen, gero Europa osoan saltzen dituzten Oreo markako galletak.

Sanz Lehendakariak eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturririak, instalazioak ikusi dituzte, honako hauek lagun zituztela: Kraft Foods enpresako Espainiako zuzendari nagusia, Maurizio Brusadelli; Suppy Chain Kraft Foods Europa erakundeko lehendakariordea, Joe Luetmer; eta Kraft Foods enpresaren Vianako fabrikako zuzendaria, Agustin Martin.

Konpainiak 21 milioi euro inbertitu ditu eta inbertsio horrekin Oreo galletak egiteko ildo berri bat sortu dute, Fontaneda Digestive eta La Buena Maria Fontaneda ekoizpen ildoak modernizatu dituzte eta Mini Chips Ahoy! Negozio ildo berria sartu dute.

Inbertsio ekonomiko horri esker, Vianako fabrika Oreo galleten nazioarteko iturria izango da. Oreo marka konpainiako garrantzitsuena da, munduan gehien saltzen den galletarena baita

.

Sanz Lehendakaria eta Sanzberro kontseilaria Kraft Foods enpresaren fabrikan. ( irudia handitu )

Kraft Foods Viana

Kraft Foods konpainiak sei ekoizpen zentro dauzka Espainian eta horietako bat da Vianakoa.

Gaur egun, fabrikak 235 langile dauzka eta zeharkako 30 lanpostu sortu ditu, beste enpresa batzuk kontratatuta. Tokiko enplegua sustatzeko politikari jarraiki, langileen %67 Nafarroako udalerrietan bizi da. Zehazki, %59 Vianakoak dira.

Azken hamar urteetan, fabrikako ekoizpena bikoiztu egin da: 2009an 46.500 tona produktu ekoiztu zituzten

.

Lehenbiziko galleta fabrika 50. hamarkada amaieran jarri zuten Vianan, Marbu markarekin. Oraingo fabrika 1977koa da; egiten dituzte Fontaneda Digestive, La Buena María, Oreo eta Chips Ahoy! galletak eta artisau pastak.

Vianako fabrikan ekoizten dituzten produktuak saltzen dituzte Europan, Estatu Batuetan, Australian, Israelen, Hego Afrikan eta Marokon.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa