(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak itzultzeen %95 egin ditu, 206,8 milioi euro guztira asteazkena, 2010.eko ekainak 23

Orain arte erregistratutako 322.487 aitorpenetatik %75 itzultzekoak izan dira

Transcripción textual del video

Guztira, eta behin-behineko datuak ez diren arren, atzo, asteartea, ekainak 22, itxi zen 2009ko errentaren kanpainan 322.487 aitorpen erregistratu dira guztira, baina ziurrenik 334.000ra iritsiko dira. Egindako aitorpenen %75 itzultzekoak izan dira –239.661–, eta gainerako 82.826 ordaintzekoak. Ogasunak itzultzeen %95 egin du –227.403–, eta zergadunen kontuetan 206,8 milioi euro sartu dira guztira. Batez beste itzulitako kopurua 909 euro izan da.

Horiek dira 2009ko errentaren kanpainako behin-behineko datu batzuk. Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan eskaini ditu gaur, eta José Ignacio Pérez de Albéniz Nafarroako Ogasuneko zuzendari kudeatzailea izan du alboan.

Ogasunaren bulegoa.

Miranda kontseilariak adierazi duenez, errentaren kanpaina "normaltasun osoz" garatu da. Gaur aurkeztutako datuak modu positiboan baloratu ditu, batez ere Ogasunak zergadunei dirua itzultzeko izandako bizkortasunari buruzkoak eta herritarrek eskainitako zerbitzuaren aurrean agertutako poztasun mailari buruzkoak.

Onarpen eta poztasun maila handia

Aipatzekoa da aurten Ogasunak 183.242 aitorpen-proposamen bidali dituela etxebizitzetara, eta horietatik %86 onartu dituztela. Horrez gain, 2008ko kanpainarekin alderatuz, Internetetik egindako aitorpenen kopuruak %4,7 egin du gora.

Orain arte erregistratutako 322.487 aitorpenetatik 157.653 etxebizitzara bidalitako proposamenei dagozkie, hau da, kopuru osoaren %48,9. Bestalde, orain arte erregistratutako aitorpenen %27,7 –89.245– entitate laguntzaileetan egin dira. Amaitzeko, %12,5 – 40.415– Internet bidez egin dira; %9,1 –29.520– Ogasunaren bulegoetan, eta gainerako %1,7 eskuz egindako aitorpenak izan dira –5.654–.

Errentaren kanpainako web orrirako sarbideak asko handitu dira iazko urtearekin alderatuz gero. Zehatz esanda, 308.104 sarrera baino gehiago erregistratu dira, hau da, %23ko hazkundea izan dute aurreko kanpainarekin alderatuta. Sarrerak 123.615 gizabanakori dagozkio. Hona hemen herritarrek gehien erabilitako zerbitzuak: "zenbat ateratzen zait" programa, 77.237 sarbiderekin; datu fiskalen kontsulta, 59.999 sarbiderekin; eta aitorpena berriz inprimatzea, 46.098 sarbiderekin.

Ogasunak telefono bidez egindako inkestari dagokionez –625 herritarri egin zitzaien kanpainan eskainitako zerbitzua baloratzeko eta hobetzeko puntuak identifikatzeko–, emaitzei erreparatuz gero, zergadunen %84 "pozik" edo "oso pozik" dago 2009ko errentaren kanpainarekin, eta %4k baino ez dio "ez dagoela pozik". Gainera, inkestari erantzun dioten 10 herritarretik 9ri datorren urtean aitorpen-proposamena etxebizitzan jasotzea gustatuko litzaieke.

Modu positiboenean baloratutako alderdiak hauek dira: izandako tratua, 10etik 9ko nota lortu duena, eta arretaren bizkortasuna, erosotasuna eta kalitatea, bai Ogasunaren bulegoetan zein entitate laguntzaileetan. Inkesta horretatik ondorioztatzen da 4 herritarretik 3k Ogasunaren web orria ezagutzen dutela eta %24k erabili dutela. Hoberen baloratutako alderdiak informazioa, erabilgarritasuna, hitzordua lortzeko bizkortasuna eta edukien argitasuna dira.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Dossier campaña de la renta 2009.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa