(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Reyno de Navarra”-k barruko turismo kanpaina bati ekingo dio taxiak publizitate euskarritzat erabilita osteguna, 2010.eko ekainak 24

Ekimen horren helburua Erkidegoak eskainitako turismo mailako xarma eta produktuekiko nafarren euren interesa piztea da


Presentación de la campaña publicitaria en taxis de turismo interno (1)

Taxietan barruko turismoa sustatzeko publizitate kanpainaren aurkezpena (1) ( irudia handitu )

Gaurtik aurrera, eta sei hilabetean, Iruñeko taxiek "Reyno de Navarra" marka turistikoa eramango dute. Ekimen hori Kultura eta Turismo Departamentuak zabaldutako kanpaina berrietako bat da barruko turismoa sustatzeko. Ekimenaren helburua Erkidegoak eskainitako turismo mailako xarma eta produktuekiko nafarren euren interesa piztea da. Horrez gain, Nafarroatiko okupazioa handitzea eta asteburuetako ihesaldiak eta oporretako egonaldia nafarren arteko aisialdi eta atseden aukeratzat ezartzeko.

Aurtengo lehen lau hilabeteetan, alojamendu turistikoetan lo egin duten Foru Erkidegoko turistak lurraldea bisitatu zuten bidaiari guztien %15,6 izan dira eta gau igarotzeen %15,3. Hau da, nafarren turismo hazkundea eman da euren Foru Erkidego barruan.

80 taxi orotara

Taxietan publizitatea erabiltzearekin hasten den barruko turismoa sustatzeko kanpaina berri horretan, San Fermín Tele Taxi Elkarteko 80 ibilgailuk Nafarroako argazkiak eta publizitate mezuak eramango dituzte atzeko bi ateetan. Eskumako aldean kanpaian sustatzeko irudia, "Reyno de Navarra" markaren sinbolo zirkularra bihotz eran birdiseinatuta, aurretiaz lehen pertsona gramatikala, ni, eta ondoren, Nafarroa terminoa. Diseinu hori aukeratu da nazioarte mailan oso ezaguna den mezuarekin duen harremanagatik, turistek erraz identifikatzen dutena. Barruko turismoa sustatzeko kanpainaren irudiarekin batera, "Nafarroak doan hartzen zaitu" esaldia -izan ere, nafarrak eurak neurriaz goza dezakete-, eta "Reyno de Navarra"-ren marka eta turismo web orrialdea. Taxia batzuk gaztelaniaz errotulatuko dira, beste batzuk, euskaraz, frantsesez edo ingelesez.

Taxietan barruko turismoa sustatzeko publizitate kanpainaren aurkezpena (2) ( irudia handitu )

Ezkerreko aldeko atean Nafarroak eskainitako eskaintza turistikoaren argazkia izango da, besteak beste, Nafarroako lau zonaldeetako (Pirinioak, Iruñeko Arroa, Erdialdea eta Erribera) monumentuak, ohiturak edo paisaiak. Zentzu horretan, aurkeztutako proposamenen artean, taxilariei euren ibilgailuetan eraman nahi duten irudia aukeratzeko aukera eskaini zaie euren leku gogokoenak aukeratzeko eta kanpainarekin ahalik eta atxikimendu handiena lortzeko.

Nafarroako Turismoa sustatzeko irudia eramango duten 80 taxilari sektore horretako profesionalak dira, bidaiarientzako arretan prestakuntza izateko interesa erakutsi dutenak edo aurretiaz produktu turistikoen sustapen proiektuetan lan egin dutenak. Horri dagokionez, gogoratu beharra dago Kultura eta Turismo Departamentuak eta San Fermín Tele Taxi Elkarteak iaz arreta turistikoko espezializaziorako prestakuntzako ikastaro berezia egin zutela.

Kanpaina horretako bestelako jarduerak

Taxietan publizitatea jartzeaz gain, barruko turismoa sustatzeko kanpaina horrek bestelako jarduera batzuk biltzen ditu, besteak beste, Nafarroako irudiak jartzea hiriburuko parking publikoetako sarbideetako kristaletan eta markesinetako publizitate paneletan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa