(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Gune berriaren jarduera gaur hasi da osteguna, 2010.eko ekainak 24

Zentro berriaren logoa aurkeztu da, eta sinbolo horrek Iruñerriko ospitaleak izendapen berriarekin bateratuko ditu


monolitoa

Nafarroako Ospitale Gune berriko zuzendaritza taldea eta profesionalak. ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Osasun kontseilaria Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ospitale Gune berria sortzen duen foru-dekretua indarrean jartzeko ekitaldi instituzionalaren buru izan da gaur goizean. Sinbolo horrek Iruñerriko ospitaleak bateratzen ditu.

Horretarako, entitate berriaren logoa duen monolito bat aurkeztu da gaur goizean ospitalearen esparruan. Ekitaldian, Kutz kontseilariaz gain, Fernando Boneta Beorlegui Ospitale Guneko zuzendari kudeatzailea eta Virgen del Camino ospitaleko zuzendari ohia, Osasun Departamentuko zuzendaritzako kideak eta bateratze plana egin duen talde teknikoaren kideak egon dira (Kutz kontseilaria buru izan da eta bi ospitaleetako kideek osatu dute), baita Nafarroako Ospitaleko eta Virgen del Camino ospitaleko osasun arloko eta kudeaketa arloko langileak ere.

 

Nafarroako Ospitale Gunearen sinbolo berria Nafarroako Ospitalearen eraikinaren eta Vianako Printzea Kontsulta Zentroaren arteko lorategian kokatuta dago, Virgen del Camino ospitalearen aurrean. Logoa Gap´s enpresak sortu du, Nafarroako Gobernuaren sormen publizitatearen esleipendunak. 3x3 metro ditu, eta N bat du gorriz eta + sinboloa zuriz, goian kokatuta. Diseinatzaileen arabera, sinbolo erraza da: N hizkiak Nafarroa sinbolizatzen du, bateratze honen onuraduna, eta + sinboloak, osasun arloko gurutzea eta batasuna.

 

Agua de coco taldea

Haurren ospitaleratze gelan egin da Madagaskargo neska-mutilen “Agua de coco” taldearen kontzertua. ( irudia handitu )

Monolitoa aurkeztu eta gero, Nafarroako Ospitaleko ekitaldien aretoan ekitaldi instituzionala egin da. Ekitaldi honetan, Boneta kontseilariak eta Fernando Arias doktoreak, Nafarroako Ospitale zaharreko Erradioterapia-Onkologia Zerbitzuko zuzendariak, parte hartu dute. Azken horrek Nafarroako Ospitale Gunearen izenean lehenengo lan zientifikoa zuzendu du eta Erradioterapia Onkologiako Europako hurrengo Kongresuan aurkeztuko dute.

Gunearen irudi berria aurkezteko ekitaldien aurretik, Virgen del Camino ospitaleko bosgarren solairuan (haurren ospitaleratzea) kontzertua eskaini du Madagaskargo "Agua de coco" neska-mutilen taldeak. Taldeak errezitala eskaini du pazienteentzat eta familiakoentzat. 

Antena 3 Fundazioak ekarri du Afrikako taldea ospitalera.
Dokumentazioa:
Nafarroako Ospitale Gune berriaren ezaugarriak eta egitura

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa