(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak San Francisco Javier Psikogeriatria Zentrorako Plan Estrategikoa eta Plan Zuzentzailea aurkeztu ditu ostirala, 2010.eko ekainak 25

Nafarroa 2012 Planeko jarduera bat da eta 9,2 milioi euro inbertituko dituzte


Kutz kontseilaria, San Francisco Javier Psikogeriatria Zentroko zuzendaria eta Jose Domingo Carrera doktorea, Plan Estrategikoa eta Plan Zuzentzailea aurkezten ( irudia handitu )

Osasun kontseilariak, Maria Kutz Peironcelyk, Iruñeko San Francisco Javier Psikogeriatria Zentrorako Plan Estrategia eta Plan Zuzentzailea aurkeztu ditu gaur goizean. Jarduera hori Nafarroa 2012 Planean dago sartua eta Nafarroako Gobernuak 9,2 milioi euro jarriko ditu

.

Psikogeriatria Zentrorako Plan Zuzentzailearen asmoa da egiturak, funtzionamendua eta eskaintzak egokitzea. Zentroan buruko gaixotasun larriak, dementziak eta memoria eta jokabide nahaste larriak dituen jendeari ematen diote arreta.

Moldaketa horiek egiteko programa bereziak antolatuko dituzte epe ertain eta luzerako zaintza premia espezializatuak behar dituzten gaixo eta familia nafarrei arreta emateko.

Plan Zuzentzaileari esker Nafarroako gizartearen premiak sartuko dituzte (premia horiek Plan Estrategikoan zehaztutakoak izango dira) eta hobekuntza estruktural garrantzitsuak egingo dituzte gaur egun eskaintzen dituzten zerbitzuetan.

Zehazki, lau zaintza modalitate berri jarriko dituzte. Lehena, Psikogeriatria Zentroan gaixoak egunez hartzeko eta gaixoei eta zaintzaileei arreta gehiago emateko. Bigarrena, arreta anbulatorio emateko, ebaluazio neuropsikologikoa eta oroimenaren tratamenduak egiteko unitate espezializatu baten bitartez. Hirugarrena, okupazio terapiako programa espezifikoak emateko. Eta laugarrena, zaintzei eusteko egonaldi erdiko programak sustatzeko.

Zerbitzu eta zaintza eskaintza berria Buruko Osasunaren Sareak sortuko du. Eskaintza horrekin hainbat tratamendu mota osatu eta hobetuko dituzte eta gaixoen babesa eta familientzako laguntza bermatuko dituzte.

Funtsezko aldea da Zentroak ez duela balioko egoitza emateko bakarrik, baita osasun laguntza eskaintzeko ere.

Nafarroako Buruko Osasun Sarean berezko 16 zerbitzu daude eta San Francisco Javier Zentroa moldatu ondoren 20 egongo dira

.

Plan estrategikoa eta zuzentzailea elkarlanean egin dituzte azken bi urteetan.

Plan horiek gauzatze aldera plan funtzional bat ere gin dute. Plan horretan obren lehen faserako aurreproiektua eta proiektua jaso dituzte. Gobernuak, ekainaren 14ko bileran, fase horretarako 500.000 euro jartzea onartu zuen; obrak 2011n hasiko dituzte.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Presentación Plan Estratégico SFJ.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa