(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Larraga-Los Arcos gasbidea inauguratu du astelehena, 2010.eko ekainak 28

Instalazioa abian jarrita gasa banatuko da Allon, Arroitzen, Berbintzanan, Larragan, Lerinen, Los Arcosen, Miranda Argan eta Sesman


El Presidente Sanz pone en funcionamiento el gasoducto Larraga-Los Arcos

El Presidente Sanz inaugura el gaseoducto de Larraga-Los Arcos. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak eta Salvador Gabarró Gas Natural Fenosa konpainiako lehendakariak Nafarroako Zirkuituan gas naturala ixteko giltza ireki dute. Modu horretan, Lizarrerriko zortzi herritan gasa banatzen hasiko dela sinbolizatu da. Herri horiek Allo, Arroitz, Berbintzana, Larraga, Lerin, Los Arcos, Miranda Arga eta Sesma dira, hots, 10.500 biztanle guztira.

Sanz Lehendakariak azpimarratu duenez, gasa Nafarroa osotik hedatzea Foru Komunitatearen lurralde-kohesiorako helburu estrategikoa da, izan ere, landa-nukleoetan bizi diren herritarrek herri handietan bizi diren herritarren aukera berberak lortuko dituzte.

Bestalde, Lehendakariaren esanetan, Nafarroako Zirkuituak, Larraga-Los Arcos gasbideak eta udalerrian duela gutxi inauguratutako gasolindegiak eta hotelak Foru Komunitatearen garapen ekonomiko eta soziala sustatzen dituzte.

.
Sanz eta Gabarró Nafarroako Zirkuituan

Gasbideak Nafarroako Zirkuitua eta Lizarrerriko zortzi udalerri hornitzen ditu. ( irudia handitu )

Inauguratutako azpiegitura garraiorako adar bat da. Enagásen Faltzes-Irurtzun gasbidean abiatzen da eta Los Arcoseraino iristen da. Horrez gain, adarrak eta banaketa-sareak ditu energia hori zortzi udalerrietako enpresa, zentro sozial, denda eta etxebizitza partikularretara eramateko. Horrez gain, tissue papera egiten duen Georgia Pacific enpresaren eskaerari aurre egiteko adar bat eraiki da, gas turbinadun kogenerazio planta bat hornitzeko, urteko kontsumoa 400 GWh/urtean izango baita. Horrez gain, gasbide berri honi esker Los Arcosgo industrialdean kokatutako konpainia teknologikoak eta automozio konpainiak hornituko dira.

69 kilometroko sarea duen instalazio honetan Gas Natural Fenosak 17 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu. Nafarroako Gobernuak 1,1 milioi euroko ekarpena egin du, eta Industria eta Merkataritza Ministerioak 1,7 milioi. Gasbidea eraikitzeko zortzi hilabete behar izan dira.

Azpiegitura berri honekin, Nafarroako herritarren %86k gas naturalaren hornikuntza du, eta horrela, Espainian autonomia-erkidego gasifikatuena da. Gaur egun, Gas Navarrak gas naturala eramaten du Foru Komunitateko 121 herrira, 165.000 etxebizitzara baino gehiagora, eta 1.600 kilometroko banaketa-sarea baino luzeagoa du. 1989tik enpresak 180 milioi euro inbertitu ditu Nafarroan.

Ixteko giltza ireki ondoren, Sanz Lehendakariak eta Salvador Gabarró Gas Natural Fenosako lehendakariak Nafarroako Zirkuitua zeharkatu dute gas naturalarekin dabilen ibilgailu batean.

Inaugurazio ekitaldi ofizialean hurrengo hauek ere egon dira: José Mª Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria; Begoña Urien Angulo Enpresa zuzendari nagusia; instalazioak zeharkatzen dituen udalerrietako alkateak, eta Gas Natural Fenosako zuzendariak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa