(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea bost pertsona eta erakunderi eman die asteartea, 2010.eko ekainak 29

Orden del Volatín, Arkupeak, Juan Antonio Sagardoy, Rosa Mary Ibáñez eta María Ángeles Mezquírizek jaso dute saria


Transcripción textual del video

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea emateko ekitaldiaren buru izan da gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Ekitaldi horretan, domina edizio honetan saritutako sei pertsona eta erakunderen artetik bosti eman zaie: Tuterako Orden del Volatín; Arkupeak Erretirodunen Elkartea; Juan Antonio Sagardoy Bengoechea Lan Zuzenbideko katedraduna; Rosa Mary Ibáñez Zapatero Nafar Etxeen Federazio Nazionaleko lehendakaria; eta María Ángeles Mezquíriz Irujo arkeologoa.
Foru Gobernuak Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea kondekorazioa 1997an sortu zuen, Nafarroako aurrerapenari beren jardunari dagokion esparrutik lagundu dioten edo Foru Komunitatea bere mugetatik landa erakutsi duten pertsona eta erakundeen merezimenduak nabarmentzeko asmoz.
Sanz Lehendakaria sarituekin

Sanz Lehendakaria Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea emateko ekitaldiaren buru izan da. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea emateko ekitaldiaren buru izan da gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Ekitaldi horretan, domina edizio honetan saritutako sei pertsona eta erakunderen artetik bosti eman zaie: Tuterako Orden del Volatín; Arkupeak Erretirodunen Elkartea; Juan Antonio Sagardoy Bengoechea Lan Zuzenbideko katedraduna; Rosa Mary Ibáñez Zapatero Nafar Etxeen Federazio Nazionaleko lehendakaria; eta María Ángeles Mezquíriz Irujo arkeologoa.

Seigarren saridunak, “Les Amis de la Vieille Navarre” (“Nafarroa Zaharraren lagunak”), kondekorazioa ostegun honetan, uztailak 1, egingo den ekitaldian jasoko du, Donibane Garazi Frantziako herrian.

Foru Gobernuak Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea kondekorazioa 1997an sortu zuen, Nafarroako aurrerapenari beren jardunari dagokion esparrutik lagundu dioten edo Foru Komunitatea bere mugetatik landa erakutsi duten pertsona eta erakundeen merezimenduak nabarmentzeko asmoz. Sariak 1387tik 1425ean hil arte Nafarroako errege izan zenaren izena du, errege hori biziki nabarmendu baitzen Nafarroako erregeen artean, bere izaera bakezale eta adiskidetzaileagatik, kulturaren eta artearen aldeko ekinbideengatik eta Europako gainerako gorteekin ezarri zituen harreman baketsu eta laguntasunezkoengatik.


Sanz Lehendakariaren parte-hartzea

Sanz Lehendakariaren parte-hartzea Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzeak emateko ekitaldian. ( irudia handitu )

Orden del Volatín elkarteari saria emanda, Foru Gobernuak “Nafarroako Erriberako kultura eta produktuak mantentzen, bultzatzen, zabaltzen eta hobetzen egindako lan aipagarria” azpimarratu du. Saria Javier Añón Diago lehendakariak jaso du.

Asociación de Jubilados Arkupeak-Arkupeak Jubilatuen Elkarteari dagokionez, Gobernuak azpimarratu du “Nafarroaren iparraldeko ia berrogeita hamar herritan adinekoak integratzen eta dinamizatzen funtsezko lana egin duela”. Domina Felipe Gamboa Jorajuria lehendakariak jaso du.

Bestalde, beste sari bat Juan Antonio Sagardoy Bengoecheari eman diote, “Espainian Lan Zuzenbidearen arloko aditu nagusia baita, eta irakaskuntzen, ikerketen, argitalpenen eta aholkularitza-jardueraren eta jarduera profesionalaren bidez Lan Zuzenbideko arlo askotan eredua baita”.

Rosa Mary Ibáñez Zapateroren kasuan, Foru Gobernuak aitortu du “eginkizun ezin hobea egin duela Nafar Etxeen Federazio Nazionalaren zuzendaritzan, Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak ordezkatuz eta artatuz, eta horrek aldi berean Nafarroa kanpoan modu baliagarrian proiektatzen lagundu duela”.

María Ángeles Mezquíriz Irujori aipamen eginez, Foru Gobernuak azpimarratu du “lehen mailako arkeologoa dela eta eginkizun zabal, sakon eta askotarikoa” eginda duela. 42 urtez Nafarroako Museoko zuzendaria izan zen, eta kargu horretatik “Nafarroako historia eta artea ulertzeko ezinbestekoa den ondare material garrantzitsua zaintzen eta zabaltzen lagundu zuen modu erabakigarrian”.

Amaitzeko, ostegun honetan Donibane Garazin egingo den ekitaldian, beste kondekorazio bat “Les Amis de la Vieille Navarre” (Nafarroa Zaharraren lagunak) elkarteari emango zaio, “Espainiako Nafarroarekin loturak estutzen eta Nafarroa Behereko historia eta kultura ondarea zaintzen eta defendatzen egindako ahaleginarengatik”.

Ekitaldian Nafarroako Gobernuko kideak eta Foru Komunitateko politika, ekonomia eta gizartearen esparruko ordezkariak egon dira. Atelier laukoteak Nafarroako ereserkia interpretatu du, “Tant que vivrait” Claudin de Sermisyrena eta “Navarra mía” Raimundo Lanasena.

Argazki oina (ezkerretik eskuinera): Javier Añón (Orden del Volatín), Eusebio Maritorena eta Felipe Gamboa (Arkupeak), María Ángeles Mezquíriz, Miguel Sanz, Elena Torres, Juan Antonio Sagardoy eta Rosa Mary Ibáñez.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Discurso del Presidente Sanz
La Orden del Volatín
La Asociación de Jubilados Arkupeak
Juan Antonio Sagardoy Bengoechea
Rosa Mary Ibáñez Zapatero
María Ángeles Mezquíriz Irujo
Les Amis de la Vieille Navarre

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa