(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Julian Gayarre Kantu Lehiaketan parte hartzeko aurkeztutako 117 eskarietatik 88 onartu dituzte asteartea, 2010.eko ekainak 29

Aurten, lehendabizikoz, Teresa Berganza sopranoak eskola magistralak emango ditu


Irailean egingo den Julian Gayarre Nazioarteko Kantu Lehiaketan parte hartzeko aurkeztutako 117 eskarietatik 88 onartu dituzte.

Onartutakoak dira 22 herrialdetako 65 emakumezko eta 23 gizonezko, 22 eta 30 urte artekoak (30 urtetik gorakoek ezin dute parte hartu).

Ahots mailei dagokienez, daude 53 soprano, 12 mezzo-soprano, 12 tenore, 7 baritono, 3 baxu-baritono eta baxu bat.

Alemania, Kanada, Txina, Hungaria eta Erresuma Batutik bina etorriko dira, Frantzia eta Italiatik hiruna, Armeniatik 7, Koreatik 17, Espainiak 25, Errusiatik 8, Estatu Batuetatik bost, eta herrialde hauetatik bana: Australia, Kroazia, Eslovakia, Japonia, Kazakhstan, Mexiko, Polonia, Errumania, Suedia eta Ukrainia.

Aurreneko kanporaketa probak irailaren 11n eta 12an egingo dituzte, eta bigarrenak hilaren 13an eta 14an.

Emanaldiak Iruñeko Gayarre antzokian egingo dituzte; sartzea doakoa izango da, antzokia bete arte.

Lehiaketako finala irailaren 17an egingo dute, Gayarre antzokian. Sarrera arruntak 10 euro balioko du eta murriztuak 5 euro (gazte edo ikasle txartela dutenentzat eta 65 urtetik gorakoentzat).

Gala lirikoa eta sariak emateko ekitaldia hilaren 18an izango da, prezio beretan. Abonamenduak ere badaude, azkeneko probara eta gala lirikora joateko: normalak 15 euro balio du eta murriztuak 8 euro.

Lehiaketaren helburua da Julian Gayarre tenore nafarraren izena zabaltzea eta karrerak hasi berri dituzten abeslari gazteei bultzada ematea.

Lehiaketa Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatzen du, bi urtez behin, eta Iruñean egiten dute, 1986tik, urte bikoitietan.

Lehiaketan parte hartu dute orain zirkuitu profesionaletan dauden hainbat abeslari, besteak beste: Maria Bayo (1986), Manuel Lanza (1990), Elisabete Matos (1992), Milagros Poblador (1994), Markus Werba (1996) eta Jorge Luis de Leon (2004).

Teresa Berganzaren eskola magistralak

Aurten, epaimahaiburuak, Teresa Berganza mezzo-sopranoak, eskola magistralak emango ditu,

irailaren 20an eta 21ean, behin lehiaketa amaituta. Ikasle aktibo gisa zortzi lehiakidek parte hartuko dute, gehienez; lehiakideak izan behar dute aurtengo lehiaketan sari ofizial edo bereziren bat jasotakoak, ikasketa poltsaren bat lortutakoak edo epaimahaikideek proposatutakoak. Ikasle aktibo horiez gain interesa duen edonork jaso dezake eskola magistrala.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa