(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, San Fermin jaietan emakumeen kontrako indarkeria prebenitze aldera, informazioa eta laguntza juridikoa areagotuko ditu asteazkena, 2010.eko ekainak 30

"Eta festetan zer?" kanpaina zabalduko dute, Iruñeko Udalarekin elkarlanean.


“Eta festetan zer?” kanpainako kartela

“Eta festetan zer?” kanpainako kartela

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, San Fermin jaiak direla eta, indarkeria matxista prebenitzeko jarduerak areagotu egingo ditu.

Zehazki, NBIk, Iruñeko Udalaren bitartez, "Eta festetan zer?" kanpaina egingo du, Emakumeentzako Laguntza Juridikoko Zerbitzuko (ELJZ) guardiak indartuko ditu eta informazioa banatuko du, emakumeek jakin dezaten erasorik jasanez gero zer egin behar duten.

NBIren asmoa da festetan errespetua izatea nagusi eta herritarrek ulertzea emakumeen kontrako indarkeriaren kontra egitea gizarte osoaren lana dela.

"Eta festetan zer? Udalak, festetan ere, berdintasunaren alde" kanpaina zabalduko dute hiriko autobusetan, markesinetan eta Iruñeko beste euskarri batzuetan.

Kanpainaren asmoa da erasoak prebenitzeko "ez da ez" ideia azpimarratzea eta etxeko lanak ere jai giroa bezala partekatu beharra dagoela adieraztea. Kanpainan Nafarroako toki erakunde guztiek parte har dezakete.

Gainera, San Fermin jaietan ELJZak laguntza juridikoa bikoiztu egingo du.

Zerbitzu hori NBIk eta Abokatuen Elkargoak sinatutako hitzarmen bati esker ematen da; helburua da tratu txarrak jaso dituzten emakumeei laguntza eta babes juridikoa emate
a.

 

6.710 liburuxka eta 10.450 txartel

NBIk hirian 6.710 liburuxka eta 10.450 txartel banatuko ditu, euskaraz, ingelesez, errusieraz eta arabieraz, azaltzeko zer pauso eman behar diren eraso matxistaren bat jasanez gero.

Liburuxka eta txartel horietan premiaren bat sortuz gero deitzeko telefono zenbakiak jarriko dituzte. Material leku hauetara bidali dute, babes zibileko laguntzaileek bana dezaten: Iruñeko autobus geltokia, tren geltokia, aireportua, turismo bulegoa, Udaltzaingoa, Foruzaingoa, Polizia Nazionala, Nafarroako Ospitalea, Virgen del Camino Ospitalea, San Martin Larrialdi Zentroa eta Iruñeko Udala.

Horrez gain, NBIk gogoratuko du emakumeen kontrako indarkeria egoeraren bat antzemanez gero, Nafarroako Larrialdi Agentziaren 112 telefonora deitu behar dela. Han era horretako erasoei dagokien protokoloa aktibatzen dute; prozesu horretan polizia, osasun eta zuzenbide arloko profesionalek parte hartzen dute.


 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa