(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Garcia Malo kontseilariak hitzarmen bana sinatu du bederatzi egoitzekin, Concerdep programaren barruan 114 lagunentzako lekua jartzeko asteazkena, 2010.eko ekainak 30

Hitzarmenak sinatu dituzten zentroak herri hauetakoak dira: Otsagabia, San Martin Unx, Buñuel, Faltzes, Caseda, Marcilla, Mendabia, Milagro eta Cortes.


Concerdep programako hitzarmenak sinatu dituztenak

Garcia Malo eta Concerdep programako kontratu berriak sinatu dituzten lagunak ( irudia handitu )

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, hitzarmen bana sinatu du Nafarroako bederatzi egoitzekin, Concerdep programaren barruan mendetasunak dituzten 114 lagunentzako lekuak hitzartzeko.

Hitzarmenak egoitza hauekin sinatu ditu: Valle de Salazar (Otsagabia), Santa Zita (San Martin Unx), San Gregorio (Buñuel), San Francisco Javier (Faltzes), Tomas, Lidia y Javiera Recari (Caseda), San Bartolome (Marcilla), El Pinar (Milagro), Carmen Bellido (Cortes) eta Mendabiako egoitza.

Kontratu horiek medio Nafarroako Gobernuak 1.211.546,70 euro inbertituko ditu 2010eko abenduaren 31 arte. Gobernuak 114 leku horietarako 10.044.247,21 euroko aurrekontua jarri du, 2013ra arte

.

Azkena erantsitako lekuekin, dagoeneko 1.162 dira 2009an Concerdep programa abian jarri zenetik sortutakoak.

Horietatik 817 berriak dira (horrek esan nahi du 817 lagun arreta pribatutik publikora pasa direla), beraz, mendekotasunak dituzten adinduentzako leku publikoek %65 egin dute gora. Hitzarmen horiek garatzeko, Gizarte Gaietako Departamentuak 31.006.915,88 euro jarriko ditu aurtengo abendura arte eta 122.909.466,11 euroko gastua dauka baimenduta 2013ra arte. Guztira adinduentzako 2.170 leku publiko daude, egoitza psikogeriatrikoetakoak aintzat hartuta.

Concerdep programa 2009an jarri zuen abian Nafarroako Gobernuak, mendetasun handiak dituen jendea hartzeko. Programa horren bitartez, Gobernuak bere gain hartzen ditu egoitzetako lekuen gastuak eta erabiltzaileek zerbitzuak ordaintzen dituzte, daukaten gaitasun ekonomikoaren arabera.

Garcia Malo kontseilariak gogoratu du Concerdep programari esker adinduek kalitatezko arreta (langile ratioei eta instalazioen estandarrei dagokienez) eta Gizarte Zerbitzuen Zorroan ezarritako zerbitzuak (fisioterapia, aisia jarduerak eta asistentzia, besteak beste) jasotzen dituztela, egoitzaz aldatu gabe.

Hitzarmenak sinatzeko ekitaldian kontseilariarekin batera egon dira Begoña Rodriguez Marcos, Nafarroako Mendekotasunaren Agentziako zuzendaria; Juan Manuel Tohane Contin, Otsagabiako alkatea; Jesus Angel Lecumberri Valencia, San Martin Unxeko alkatea; Esteban Garijo Perez, Milagroko alkatea; Jesus Esparza Iriarte, Casedako alkatea; Jose Maria Abarzuza Goñi, Marcillako alkatea; Miguel Angel de Carlos Zuñiga, Mendabiako alkatea; Javier Blasco Mendivil, Corteseko alkatea; Miguel Angel Vela Osta, Buñueleko Udaleko Gizarte Gaietako zinegotzia; eta hitzarmenak sinatu dituzten egoitzak gestionatzen dituzten erakundeetako ordezkariak: Rafael Sanchez Ostiz, Jose Luis Santamaria, Carlos Lazaro Fernandez eta Eduardo Elorz Sanchez-Marco.

Dokumentazioa:
Plazas e importes por residencias

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa