(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalan kontseilaria Lizarrerri institutu berria nola eraikitzen ari diren ikustera joan da asteazkena, 2010.eko ekainak 30

Institutuak bi eraikin izango ditu, elkarri lotuak, eta eraikin horietan ikasgelak eta kiroldegia jarriko dituzte, besteak beste


Catalan kontseilaria Lizarrerri institutuan.

Catalan kontseilaria Lizarrerri institutu berria nola eraikitzen ari diren ikustera joan da ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, Lizarrako alkate Begoña Ganuza Bernaola lagun zuela, Bigarren Hezkuntzako Lizarrerri Institutu berria eraikitzeko lanak ikusten izan da Lizarran.

Institutua Nafarroa 2012 Planean dago eta aurrekontua 10,2 milioi eurokoa da. Obrak 2011ko irailean amaitzeko asmoa dute.

Lanak bi fasetan egiten ari dira.

Aurrenekoa oso aurreratua dago eta aurten bukatuko dute seguru asko, iraila eta urria bitartean; zehazki, DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako ikasgelategia ari dira egiten. Bigarrena, kiroldegia eta Batxilergoko ikasleentzako ikasgelategiaren parte bat jartzeko eraikina, oraindik ez dute hasi, baina proiektua idatzita dago. Ikastegiko zuzendaritzak Hezkuntza Departamentuari proposatu dio institutua bigarren fasea amaitutakoan irekitzea, 2011ko irailean.

Ikasgelategiak 5.187 m² izango ditu, horietatik 4.641 erabilgarriak, lau solairutan banatuta: sotoa, beheko solairua eta beste bi solairu.

Egongo dira DBHrako 24 gela eta Batxilergorako 9 gela. Jarriko dituzte, halaber, liburutegia, hiru laborategi, bi informatika gela, bi musika gela, bi plastika gela, ikus-entzunezkoetarako gela bat, gimnasioa, teknologia tailerra eta zazpi banaketa gela.
Lizarrerri institutu berriko obrak.

Lizarrerri institutuko obren lehen fasea nahiko aurreratua dago. ( irudia handitu )

Bigarren multzoak 5.651 m² izango ditu, horietatik 5.167 erabilgarriak, hiru solairutan banatuta: sotoa, beheko solairua eta lehen solairua.

Sotoan kiroldegia jarriko dute (2.254 m²), hainbat kirol egiteko arauzko bi pistarekin (saskibaloia, eskubaloia eta areto futbola). Espazio hori erabiliko dute, halaber, ikastegiko gimnasio eta jolastoki estali gisa. Kirol pabilioia lurpean geratuko da eta gainean aire libreko espazio bat jarriko dute.

Gelak egongo dira beheko solairuan eta lehenengoan.

Zehazki, jarriko dituzte Batxilergorako 10 gela, laborategia, teknologia gela bat eta sei banaketa gela. Era horretan, Lizarrerri BHIko instalazioak handituko dituzte. Eraikinaren parte hori eta beste ikasgelategia pasabide baten bitartez lotuta egongo dira; pasabidea egiten ari dira.

Lizarrerri BHIn 833 ikasle matrikulatu dira 2009-2010 ikasturtean.

Horietatik 598 DBHn daude eta 235 Batxilergoan, 28 eta 10 taldetan banatuta, hurrenez hurren. Hizkuntza ereduei dagokienez, 208 A ereduan daude (eskolak gaztelaniaz hartzen dituzte eta euskara irakasgaia da), 403 G ereduan (eskola guztiak gaztelaniaz hartzen dituzte) eta 222 D ereduan (eskolak euskaraz hartzen dituzte eta gaztelania irakasgaia da).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa