(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabeziak behera egin du Nafarroan, laugarren hilabetez ostirala, 2010.eko uztailak 2

Nafarroan 779 langabe gutxiago zeuden ekainean eta langabeziaren joera azken hamarkadako onena izan da


Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Agentzietan erregistratutako langabeen kopuruak behera egin du 2010eko maiatzetik ekainera: 40.917 langabe daude, apirilean baino 779 gutxiago.

Balio erlatiboetan, beherakada %1,87koa da.

Espainian ere langabeziak behera egin du: ekainean 83.800 langabe gutxiago zeuden.

Are gehiago, langabeziak behera egin du autonomia erkidego guztietan, Kanariar uharteetan salbu. Ohikoena da ekainean langabeziak gora egitea Nafarroan, estatuan ez bezala; estatuan behera egiten du, turismo sektorea dela eta.

Lan arloko zuzendari nagusi Imelda Loreak adierazi du datuak onak direla eta ekainean langabeziak agertu duen joera azken hamarkadako onena izan dela; gainera, Nafarroan langabeziak behera egiten duen laugarren hilabetea da.

Zuzendari nagusiak esan du, halaber, martxoan baino 2.853 langabe gutxiago daudela. Alde horretatik, 41.000 langabe baino gutxiago daude, 2009ko abenduan bezalatsu.

Ekainean langabeziak gizonezkoen multzoan egin du behera gehienbat; gazteen kasuan, bai gizonezkoen bai emakumezkoen multzoan.

Gazteei dagokienez, 272 langabe gutxiago daude (%5,45).

Kontratazioak ere joera ona dauka: 19.495 kontratu berri egin dituzte.

Aurreko hilekoaren alderatuta, igoera %13koa da, estatuko %9,7a baino handiagoa. Azken urtean Nafarroan egin du gora gehien kontratu kopuruak: %7,25, estatuko %1,8aren aldean.

Gizarte Segurantzan ekainean 266.811 afiliatu zeuden, batez beste, 355 lagun gutxiago (%0,13).

Urte arteko bilakaerari dagokionez, afiliazioak %0,73 egin du behera foru erkidegoan eta estatuan %1,73.

2009ko ekaineko datuen aldean, 3.336 langabe absolutu gehiago daude (balio erlatibotan %8,88).

Urte arteko bilakaera horrekin, Nafarroa azken urtean langabezia gutxien igo den erkidegoetako bat da. Estatuko batezbestekoa %11,7koa da.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa