(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak informazio estaldura eskainiko du 2010eko San Ferminetan eskainiko dituen zerbitzuen gainean astelehena, 2010.eko uztailak 5

Egunero Nafarroako Ospitale Sareko larrialdietarako zerbitzuek zauritutako korrikalariei emandako arreten berri emango du


Harreman Instituzionalen eta Gobernuko Bozeramaileak, Alberto Catalán Higuerasek, gaur web gunea aurkeztu du Nafarroako Gobernuaren atarian, www.navarra.es

Bertatik, Nafarroako Gobernuak komunikabide eta hiritarrei Iruñeko Udalak antolatzen dituen San Ferminetan eskainitako zerbitzuen berri emango du
.

Banner edo sustapen espazio horretatik ondoko zerbitzu eta informazioak eskainiko dira.

1. Informazio turistikoa: Turismoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako web gunea.

2. Komunikabideentzako arreta: "San Fermín" Prentsako Nazioarteko Bulegoaren web gunea, Nafarroako Kazetarien Elkarteak kudeatzen duena, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin.

3. Osasuna festetan: Osasun Departamentuaren informazioa Iruñean eta bere eskualdean San Ferminetan arituko diren osasun-zerbitzuen ordutegiak eta zerbitzuak.

4. Segurtasun festetan: Herrizaingoko Zuzendaritza Nagusiaren informazioa, Foru Poliziaren eta Emergentzietako Nafarroako Agentziaren dispositibo bereziari buruz; halaber, ebasketak eta lapurretak ekiditeko gomendioak, eta sarbide zuzena Foru Poliziaren Salaketen Bulego Birtualera.

5. Entzierroek eragindako ospitale arretak: Osasun Departamentuak eskainitako informazioa Nafarroako Ospitale Sareko larrialdietarako zerbitzuek San Ferminetako entzierroetako zaurituei eskainitako arretari buruz.

6. San Ferminetako berriak: Komunikabideetako Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako web gunea Nafarroako Gobernuak festen gainean eskainitako jardueren berri emateko.

Entzierroei buruzko medikuen parteak

Osasun Departamentuak aurten ospitaleetako larrialdietarako zerbitzuek artatutako entzierroetan zauritutakoen parte medikoak eskainiko ditu berariaz aipatutako sustapeneko banner bidez. Ospitaleetan ingresatu behar diren zaurituen parte medikoei buruzko informazioa eta ospitale altak formatu berean emango dira.

Horrez gain, Nafarroako Ospitaleen Sareko zuzendari-kudeatzailea, Fernando Boneta Beorlegui doktorea, egunero agertuko da A Larrialdietarako Zerbitzuetako atean (antzinako Nafarroako Ospitalea) goizeko 8 eta 8:30 bitartean, ahozko lehen informazio eskaintzeko (bereziki agentzia eta ikus-entzunezko bitartekoei zuzendutakoa), ospitaleratzea behar duten korrikalarien arretaren berri emateko.

Halaber, Nafarroako ospitale Sarean ospitaleratutako korrikalariak zuzenean elkarrizketatzeko asmoa duten komunikabideak, zuzenean jarri beharko dira harremanetan "San Fermín" Prentsako Nazioarteko Bulegoarekin telefono bidez (telefonoak 948-222788 eta 948-223183); posta, (

oip@periodistasdenavarra.es
), elkarrizketa horretarako baimena kudeatzeko, logikoa denez, betiere pazientea plantan (ez ZIU edo Behaketan) eta kontziente badago, eta bere baimena eskaintzen badu elkarrizketa horretarako.

Prentsa Kabinetearen arreta-ordutegia

Nafarroako Gobernuaren Prentsa Kabinetearen arreta-ordutegiak San Ferminetan ondokoak izango dira:

- Prentsa Kabinetea (Gobernuaren berriak): uztailaren 6a: 8etatik 11:30era; eta uztailaren 12 eta 14an 9etatik 13etara. Uztailaren 7tik 11ra, bulegoak itxita egongo dira, gainontzeko Nafarroako Gobernuak Iruñean dituen bestelako administrazio unitateak bezala. Arretarako telefonoa: 948-427700 eta posta:

prensa@navarra.es

- Prentsa Kabinetea (Segurtasuna eta larrialdiak): uztailaren 6tik 9ra eta 12tik 14ra, 8etatik 12etara eta 16etatik 20etara. Uztailaren 10 eta 11n, 16etatik 20etara. Komunikabideentzako arreta bereziko telefonoa egiaztatutako guztiek kontsulta dezakete Nafarroako Gobernuaren web orrialdean. Posta elektronikoa ondokoa da:

prensa.seguridad@navarra.es
.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa