(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Hondakinen Partzuergoak etxe eta komunitateko konpostajea sustatuko du asteartea, 2010.eko uztailak 6

Etxe eta Komunitateko Konpostajearen aldeko Toki Entitateen Estatuko Sarean sartuko da


Hondakinen tratamendua

Nafarroako Hondakinen Partzuergoak etxe eta komunitateko konpostajea sustatuko du

Nafarroako Hondakinen Partzuergoak konpostajea sustatzeko kanpaina abiatuko du laster, eta Etxe eta Komunitateko Konpostajearen aldeko Toki Entitateen Estatuko Sarean sartzea adostu du. Akordio horiek Partzuergoaren Zuzendaritza Kontseiluak atzo, uztailak 5, egindako bileran hartu ziren. Bilera horretako buru Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilaria izan zen. Kontseilariaren esanetan, akordio horiek erakusten dute erakundearen apustu indartsuenetakoa konpostajea dela.

Era berean, konpostajea sustatuta, Partzuergoko kideek Etxe eta Komunitateko Konpostajearen aldeko Toki Entitateen Estatuko Sarean sartzea erabaki dute. Sare hori 2008ko ekainean eratu zen iruñean. Gaur egun, sare hau Iruñeko, Mairagako eta Izarbeibargo mankomunitateek eta Kataluniako, Balear uharteetako, Euskal Autonomia Erkidegoko, Kanarietako, Gaztela eta Leongo eta Madrilgo entitate eta erakundeetako ordezkariek osatzen dute.

Bestalde, uztailaren 12tik aurrera, erakunde honi atxikitako mankomunitateetako herritarrek (Bortziriak, Baztan, Malerreka, Araxes Garaia, Sakana, Bidausi, Ezka-Zaraitzu, 10. gunea, Zangoza, Mairaga, Izarbeibar, Montejurra, Erriberagoitia, Erribera eta Mendialdea) informazio-foileto bat jasoko dute etxeko buzoian, eta horretan etxeko konpostajea zer den eta nola egiten den azalduko zaie. Izan ere, teknika horri esker, etxeetan hondakin organikoak %80 murriztu daitezke eta landare eta lorategietarako ongarri bihurtu.

Partzuergoan Foru Komunitateko mankomunitate guztiak daude, Iruñekoa izan ezik, baina azken horrekin hainbat gai lantzen dira, hala nola Nafarroako Etxeko Konpostaren Lehen Saria. Sari horren irabazleak udazkenean jakinaraziko dituzte.

 

Nafarroa, batez bestekoaren gainetik

Etxeko konpostajea sustatzeko ekimena Nafarroako Hondakinen Partzuergoko eta Foru Gobernuko estrategiaren barruan sartzen da, hain zuzen ere, hondakinen kudeaketan murriztu, berreskurtu eta hondakinak berrerabili nahi direlako, eta horren inguruan ahaleginak bateratu.

3 printzipio horien inguruko legea lehentasuna da Europako legerian eta Nafarroan duela hamarkada askotatik ezarritako filosofia da. Izatez, Foru Komunitatea eskualde aktiboenetako bat gaikako bilketari eta birziklatzeari dagokienez. Zehatz esanda, Nafarroa Espainiako eta Europako batez bestekoaren azpitik dago sortutako hondakinen bolumenari dagokionez, eta birziklatutako hondakinen ehunekoa hirukoiztu egin da azken urteetan, nazioko batez bestekoaren gainetik kokatu arte.

Hala erakusten dute Nafarroako Gobernuaren, Eurostaten eta Ingurumen Ministerioaren datuen arabera egindako grafikoek (ikusi informazio gehigarria).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Gráficos residuos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa