(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura Departamentuak Hemingwayren imitatzaileen lehiaketako irabazleak gonbidatu ditu idazlearen lekurik gogokoenak bisitatzera

astelehena, 2010.eko uztailak 12

Nafarroako Gobernuak Hemingwayren ibilbidea sustatu nahi du; ibilbide horretan idazle iparramerikarra egondako 17 leku daude


Hemingwayren bustoa, Iruñeko zezen plazaren ondoan.

Kultura eta Turismo Departamentuak iaz Hemingwayren imitatzaileen nazioarteko lehiaketan finalista geratu ziren hiru lagunak gonbidatu ditu Nafarroako Hemingwayren ibilbideko zenbait leku ezagutzera; ibilbide horretan idazle amerikarra egondako lekuak daude.

Nafarroako Gobernuaren asmoa da, izan ere, bitarteko turistiko hori sustatzea, Iruñeko Udalarekin eta Turespaña institutuarekin batera antolatutako ekintza batean; jardueraren babeslea Heineken da. Ekintzan parte hartu dute, baita ere, anavarra.com, CR Listen eta Incoming Navarra enpresek eta Iruñeko La Perla hotelak.

"Festa eta lasaitasuna" programaren barruan dagoen bidaia horretan, lehiaketako irabazlea, Thomas Norman Grizard, eta bi finalistak, Brian Gordon Sinclair eta Charlie Boice, Nafarroan Ernest Hemingwayk ezagututako toki nagusiak ikusiko dituzte.

Joango dira, adibidez, Auritzera, Orreagako Kolegiatara eta Iratiko basora; han, gidari batek leku horiei buruzko informazioa emango die eta azalduko die idazleak zer ohitura zeuzkan. Ikusiko dituzte, baita ere, Mendukilo leizea eta Aralarko San Migelen santutegia, Lekunberritik gertu dagoelako; izan ere, idazlea Lekunberrira ere joaten zen.

Hemingwayren ibilbidea

Bidaiaren helburua da Hemingwayren ibilbideari bultzada berri bat ematea, batik bat Estatu Batuetan, Kanadan eta Ingalaterran.

Idazle iparramerikarraren jarraitzaileek emango dituzte aditzera haien iritziak eta zabaldu eta sustatuko dituzte ibilbidea eta Nafarroako erakargarriak.

Hemingwayren ibilbidea iaz jarri zuten martxan, Hemingway azkena Nafarroara etorri zela 50 urte bete zirelako. Ibilbide turistikoa da: idazle amerikarrak foru erkidegora etortzen zenean sarri bisitatzen zituen lekuak hartzen ditu.

Ibilbidean 17 informazio ohol daude, Iruñean eta idazleak gustuko zituen Nafarroako beste herri batzuetako lekuetan, adibidez: Txoko tabernan, La Perla hotelean, Iruña kafetegian, Las Pocholas jatetxe zaharrean eta Iruñeko zezen plazan.Idazlearen aztarnen bila dabiltzan turistentzat leku horiek oso interesgarriak dira.

 

 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa